Teknologia -

Auzitegi Nazionalean

FACUAk internautak 'espiatzeagatik' Google salatu du

WI-FI sareen datuak hartu eta biltzeagatik, Googleek Espainiako araudia eta herritarren intimitatea urratu dituen argitu dezan eskatu dio kontsumitzaileen elkarteak Fiskaltzari.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

FACUA kontsumitzaileen elkarteak Google salatu du Auzitegi Nazionalean, hain zuzen, Street View bere aplikaziorako datuak biltzerakoan WI-Fi erabiltzaileak ''espiatu'' izanagatik.

WI-FI sareen datuak hartu eta biltzeagatik, Googlek Espainiako araudia eta herritarren intimitatea urratu dituen ikertu dezan eskatu dio FACUAK Fiskaltzari.

Elkartearen ustez, multinazionalak "munduko herritarren pribatutasunari eraso egin dio eta akats bat izan dela nekez uler daiteke", hori dela eta, "erantzunkizunak zehaztu" behar dira.

Bere aldetik, Googlek bere blogean onartu zuenez, Google Street View aplikaziorako munduko hirietako kaleen argazkiak egiten dituzten autoek WI-FI sareen datuak hartu eta bildu dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea