Teknologia -
Bideo jokoak
Euskal bideo joko batek Playstationen sari bat irabazi du
“Dynasty Feud” Kaia bizkaitar estudioaren jokoak PS plataformaren erabilera onenaren saria irabazi du Playstationen Espainiako Estatuaren mailako sarien hirugarren edizioan.
Agentziak | Erredakzioa
"Dynasty Feud" Kaia Studios euskal enpresak garatutako bideo jokoak PS plataformaren erabilera onenaren saria irabazi du Playstation sarien hirugarren edizioan. Zierbenan du egoitza estudioak, “bideo jokoaren unibertsitatea” deritzon eremuan.
2015ean sortutako enpresak PCrako eginiko lehen jokoa da"Dynasty Feud", lau pertsonak batera erabil dezaketen borrokarako jolas bat, eta aurki merkaturatuko dute.
Urteko bideo joko onenaren sailean ere bazegoen izendatuta "Dynasty Feud", “estudio txikiak bultzatzeko eta talentua sustatzeko” sari hauetan, baina “Intruders” jokoak irabazi zuen azkenean sari hori.
Madrilen banatu zituzten sariak, eta Eneko Egiluz Kaia Studioseko kideak jaso zuen euskal enpresari zegokiona, Jon Sánchez, Aitor Tejedor, Aitor Gómez eta Juan Sampedro kideen izenean.
AzPlay sariketan ere, 2016 euskal bideo joko onenaren saria eman zioten “Dynasty Feud”i.