Teknologia -
Kontsola berria
Nintendo Switch, dagoeneko salgai dendetan
Prezioa 330 eurokoa da, eta adituek kontsola eramangarri batentzako garestia baina mahai gaineko batentzako egokia dela diote.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Nintendo Switch, Japoniako konpainiaren kontsola berria, dagoeneko salgai dago, mundu osoan. Eredu tradizionalarekin hautsi nahi du eta kontzeptu hibrido batekin apustu egin du: aldi berean eramangarria eta mahai gainekoa.
David Martinezentzako, 'Hobby Consolas' aldizkariaren erredaktore nagusiarentzako, Japoniako konpainiaren azken produktua "oso deigarria" da eta "ideia berria" ekartzen digu. "Oso ondo salduko da Espainian…, sare sozialetan izan duen eragina besterik ez da ikusi behar", adierazi du.
"Microsoft eta Sonyri aurre egitea oso zaila" izango dela esan du. Bere esanetan "jende askok ez du ulertuko planteatzen duen ideia", eta "Nintendo merkatuaren buru zeneko garaia amaitu egin da".
Kontsolen belaunaldi berri honen nobedade nagusia, eramangarria (pantaila eta kontrolak kontsolan bertan) eta mahai gainekoa (telebista batean konektatu eta kontrolak aparte) aldi berean izatea da.
"The Legend of Zelda: Breath of the Wild" jokoaren estreinaldiarekin bat dator kontsola honen debuta. Jokoak oso nota onak jaso ditu kritikoengandik; 98/100 jaso du Metacritic webgunean.
Prezioa 330 eurokoa da, eta adituek kontsola eramangarri batentzako garestia baina mahai gaineko batentzako egokia dela diote.