Teknologia -

Telefono eramangarriak

Samsung Galaxy S8 berria: pantaila handia eta laguntzaile birtuala

Laguntzaile pertsonalen erronkan sartu da Samsun Bixbyrekin eta "dock" batekin erlazionatzerakoan, ordenagailu bat bezala erabili ahal izango da S8a.

Samsung S8 eta S8+. Argazkia: Samsung
Samsung S8 eta S8+. Argazkia: Samsung
Samsung S8 eta S8+. Argazkia: Samsung

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Samsungek gama altuko telefono adimendun berriak aurkeztu ditu gaur, Galaxy S8 eta S8+a. 5,8 eta 6,2 hazbeteko pantailak dituzte, hurrenez hurren, eta azalera ia osoa hartzen dute. Bixby laguntzaile pertsonala ere sartu du bi telefonoetan.

Esku bakar batekin erabili ahal izateko tamaina lortzeko, marko horizontalak ia guztiz murriztu ditu (bertikalak ez ditu), 18,5:9 formatua aukeratu dute eta menu botoia kendu dute (presioa egiterakoan sentikorra den gune bat dago pantailan, eta funtzio berak ditu)

HDR+a dauka eta 2.960 x 1.440 pixeletako bereizmena du. Horrek, pantaila zatitzea uzten dio erabiltzaileari bi zeregin batera egin ahal izateko.

Laguntzaile pertsonalen erronkan sartu da Samsun Bixbyrekin. Eskatutako informazioa eskaintzen du eta telefonoaren konfigurazioa maneiatzen du. Laguntzailea kamerarekin dago integratuta. Bixbyren erdarazko bertsioa urteko bigarren seihilekoan egongo da prest, Samsung Españako iturrien arabera.

S8aren beste nobedade bat, pantaila eta teklatu batekin konektatzen duen "dock" batekin erlazionatzerakoan, ordenagailu bat bezala erabili ahal izango dela da. Behin erlazionatuta, sistema eragileak leiho-formatu bat (DeX) hartzen du.

Atal grafikoari dagokionez, S8ak 12 megahazbete dituen kamera nagusi bat du eta 8 megahazbeteko aurreko kamera, automatikoki fokuratzen dira eta aurpegiaren identifikazioa dute biak.

Urpean sartu daiteke Galaxy berria, eta segurtasun biometrikoko hiru neurri ditu: aurpegiaren identifikazioarekin, hatz markarekin edota irisarekin desblokeatu ahal izango da.

Telefonoak apirilaren 21ean helduko dira lehenengo merkatuetara, eta astebete geroago Espainiara (beltza, zilarra eta gris urdinxka koloreetan). Txikiena, S8a, 809 euroko prezioa izango du, eta S8+a, berriz, 909 eurokoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Telefonia mugikorra berriak Eguneko albisteak