Teknologia -

Sare sozialak

Facebook, WhatsApp eta Instagram erori egin dira hainbat herrialdetan

17:00etan inguru hasi dira konexio arazoak, bai webguneetan, bai aplikazioetan.

Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Facebook, WhatsApp eta Instagram sare sozialak (hirurak Facebook konpainiarenak dira) erori egin dira hainbat herrialdetan arratsalde honetan, bai webguneetan, bai aplikazioetan, Outage Report eta Downdetector webguneetako erabilitzaileek egiaztatu dutenez.

Antza denez, 17:00etan (Euskal Herriko ordua) hasi dira konexio arazoak, eta batik bat Erresuma Batuan eta AEBen nabaritu dira. Dena dela, Euskal Herrian ere sare sozialotan ezin sartu daude erabiltzaileak.

Instagramen kasuan, sakelako telefonoetatik sartzeko arazoak daude gehienbat, Outage Report webgunearen arabera.

Facebooken, aldiz, webaren bidezko konexioak izaten ari dira gatazkatsuak.

Azkenik, WhatsApp ia bi ordu geroago hasi da ere hainbat herrialdetan arazoak izaten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Facebook Teknologia WhatsApp albisteak Sare sozialak Eguneko albisteak Albisteak Instagram Internet Mugikorretarako aplikazioak