Teknologia -

Sare sozialak

WhatsAppek, Facebookek eta Instagramek kale egin dute berriz mundu mailan

Sare sozialak Europako eta Amerikako zenbait herrialdetan erori dira, eta irudiak eta bideoak kargatzeko orduan arazoak izan dira.

WhatsApp, Facebook eta Instagram mundu mailan erori dira. Irudia: Downdetector
WhatsApp, Facebook eta Instagram mundu mailan erori dira.
WhatsApp, Facebook eta Instagram mundu mailan erori dira. Irudia: Downdetector

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

WhatsApp, Facebook eta Instagram Facebooken sare sozial ospetsuek arazoak dituzte berriz ere mundu mailan une honetan, Downdetector atariko erabiltzaileek jakitera eman dutenez.

Hain zuzen ere, erabiltzaileek irudiak eta bideoak kargatzeko arazoak dituzte. Euskal Herrian ere nabaritzen ari dira arazook, baina batez ere Espainiako beste toki batzuetan nabaritu dituzte, Madrilen, Bartzelonan eta Valentzian esaterako. Era berean, Portugal, Frantzia, Alemania, Italia, Erresuma Batua, Errusia, Brasil eta Mexikon ere arazoak dituzte.

Arazoak 16:00ak aldera nabaritu dituzte erabiltzaileek. Antza denez, irudiak eta bideoak ez dira behar bezala kargatzen.

Arazoak batez ere Europan eta AEBetako erdialdean eta ekialdean dituzte. WhatsAppen eragin handiagoa izan du Hegoamerikan eta Europa erdialdean, Instagramen arazo gehiago izan dituzte Europa eta AEB osoan, Outage Reporten arabera.

Hiru kasuetan, ikus-entzunezko edukiak kargatzeko garaian arazoak izan dituzte erabiltzaileek.

Sare sozialak mundu mailan erori ziren azken aldia iragan apirilean izan zen, orduan Whatsappek ia hiru ordu eman zituen zerbitzurik gabe.

Lehenago, martxoan, Facebook, WhatsApp eta Instagramek historiako erorialdirik luzeenetako izan zuten: 22 ordu funtzionatu barik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Facebook Teknologia WhatsApp Sare sozialak Eguneko albisteak Albisteak Instagram Internet Aplikazioen albisteak