Teknologia -

Sare sozialak

Twitter sare soziala mundu mailan 'erori' da

Arazoak Europari eta Ameriketako Estatu Batuei eragin die batez ere. Erabiltzaileek "Akats tekniko bat izan da" mezua jaso dute, eta ordubete baino gehiago ezin izan dira sartu.

Twitter sare sozialaren logoa.
Twitter sare sozialaren logoa.
Twitter sare sozialaren logoa.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Twitter sare soziala berriz erori da ostegun honetan. Arazoak Europari eta Ameriketako Estatu Batuei eragin die batez ere. Erabiltzaileek "Akats tekniko bat izan da" mezua jaso dute, eta ordubete baino gehiago ezin izan dira sartu.

DownDetector atariak zerbitzuaren arazoa bost kontinenteetan kokatu du, baina erabiltzaile kaltedunen kopuru handiena Mendebaldeko Europan eta Iparramerikan dira. Era berean, Japonia, Brasil, India, Argentina, Kolonbia eta Perun arazoak dituzte.

"Une honetan, jendeak Twitterrera sartzeko izaten ari den arazoa ikertzen ari gara. Gertatzen ari denaren berri emango dizuegu", azaldu du plataformak agiri batean. Arazoa konpondu eta normaltasunera "gutxi barru" itzultzea agindu du.

Iragan astean, Facebooken aplikazioak (WhatsApp, Instagram eta Messenger) mundu mailan "erori" ziren. Erabiltzaileek ezin zituzten argazkiak argitaratu eta deskargatu.

Orduan arazoak Mendebaldeko Europa, AEB, Mexiko eta Filipinetan izan zituzten Facebookek eta Instagramek. WhatsAppen kasuan, Europako eskualde bera eta Hegoamerikari eragin zion arazoak, Venezuela, Brasil, Peru, Txile eta Argentinari batez ere.

Sare sozialek mundu mailako arazoak izatea ohikoa da, baina zerbitzua mundu osoan bertan behera geratzea ez da hain arrunta, eta erabiltzaileen artean hautsak harrotzen ditu beti, haserrea azaltzeko beste plataformak aprobetxatuz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Teknologia X gaur Sare sozialak albisteak Telefonia mugikorra berriak Eguneko albisteak Albisteak Interneteko albisteak