Teknologia -
BIDEO-JOKOAK
Umeen % 60k gomendatutako adina izan gabe jolasten dute 'Fortnite' jokoan
Akzioko bideo-joko ezagunean jolasteko gomendatutako adina 12 urtekoa da.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Kataluniako Unibertsitate Irekiak (UOC) eta Lleidako Unibertsitateak (UdL) egindako ikerketa baten arabera, "Fortnite" bideo-jokoan jolasten duten haurren % 60 12 urte baino gutxiago dituzte. Akzioko bideo-joko ezagunean jolasteko gomendatutako adina 12 urtekoa da Europan.
UOCk ohar batean azaldu duenez, Kataluniako eta Kanariar Uharteetako ikastetxeetako 561 neska-mutilek parte hartu dute ikerketan. Inkestatuen % 42,2k bi orduz edo gehiagoz jolasten dute, "Fortnite" bideo-jokoan erabiltzen duten egunetan.
Lautik batek aste barruan eta asteburuetan jolasten dute eta gainerakoek, ostera, asteburuetan eta jaiegunetan soilik.
Joan Arnedo UOC unibertsitateko irakasle eta ikerketaren egileetako baten esanetan, bideo-jokoan jolasteko adin muga "justifikatuta" indarkeriazko edukiak dituelako eta haurrak doako bertsioan ez dauden gehigarriak erostera behartzen dituelako.
Ikerketaren beste ondorio baten arabera, baztertuta gelditzeko beldurra da "Fortnite" jokoan aritzeko arrazoietako bat.