Teknologia -
Belaunaldi berria
Applek urriaren 4an aurkeztu lezake iPhone5 berria
Gailu berria arinagoa eta meheagoa izango dela eta pantaila handiagoa izango duela esan dute adituek. Gainera, 8 megapixeletako kamera eta iPad 2aren prozesadorea izango duela uste dute.
Erredakzioa
Applek iPhone 5 telefono berria aurkezteko data erabakitzen ari da eta, ziur asko, datorren urriaren 4an egingo du. Ekitaldi horretan konpainiak Steve Jobsek enprea utzi ostean ibilbide berri bati hasiera emango dio, All Things D blogak jakinarazi duenez.
The Wall Street Journal egunkariarekin elkarlanean aritzen den blogak argitaratu duenaren arabera, gailu berria hamabost egun barru ezagutuko dugu eta iragarpena egin eta aste gutxira jarriko dute salgai.
Ekitaldi horretan ere Tim Cook Appleren kontseilari delegatu berriaren aurkezpen ofiziala egingo dute.
Gailu berria arinagoa eta meheagoa izango dela eta pantaila handiagoa izango duela esan dute adituek. Gainera, 8 megapixeletako kamera eta iPad 2aren prozesadorea izango duela uste dute.