Teknologia -
Bideojokoak
Fun & Serious bideojoko jaialdia internet bidez egingo da aurten
Zehazki, abenduaren 10etik 12ra bitartean egingo dute hamargarren edizioa. Aurreko urteetan bezala, jaialdia 'Titanium Awards' sarien banaketarekin amaituko da.
Agentziak | Erredakzioa
Fun & Serious Game bideojoko jaialdiak abenduaren 10etik 12ra bitartean ospatuko du bere hamargarren edizioa, baina, aurten, internet bidez egingo dute bakarrik, antolatzaileek jakitera eman dutenez.
Koronabirusak eragindako pandemiaren ondorioz, azken hamarkadan Bilboko jaialdian izan diren ohorezko saridun eta parte-hartzaile garrantzitsuenetako batzuk gonbidatu dituzte online hitzaldiak emateko.
Ildo horretatik, jaialdiaren hamargarren urteurrenean hizlari gisa parte hartuko duten bi gonbidaturen izenak aurreratu dituzte jada. Lehena, Marc Merrill da, Riot Games-eko sortzaileetako bat eta presidentea. Hain zuzen ere, aurtengo edizioko ohorezko saria jasoko du berak. Bigarren gonbidatua Tim Willits da, 2019ko Bizkaia saria. Azken horrek ibilbide oparoa eta bikaina du bideojokoen industrian, eta DOOM bezalako frankizian egin du lan.
Aurreko urteetan bezala, jaialdia Titanium Awards sarien banaketarekin amaituko da.