Teknologia -
Telefono berria
Appleren iPhone 4S berria, Espainian salgai
Gailu berria azkarragoa da eta berrikuntza nagusia SIRI laguntzailea da; izan ere, horri esker, erabiltzaileak telefonoa ahoz erabili ahalko du. Hala ere, gaztelania ez du 2012ra arte ulertuko.
Erredakzioa
Appleren iPhone 4S berria salgai jarri dute gaur, Espainian. Madrilen eta Bartzelonan, ehunka gaztek ilara egin dute Movistar eta Vodafone konpainien denda nagusietan Appleren gailu berria eskuratzeko. IPhone 4S berria aurreko belaunaldiaren oso antzekoa da, baina azkarragoa da eta bereizmen handiko argazkiak eta bideoak egiten ditu. Gainera bateria gutxi kontsumitzen du. Horrez gain, berrikuntza nagusia SIRI laguntzailea da, ahotsaren bidez aginduak emateko zerbitzu berria. Hala ere, oraingoz, ingelesez, frantsesez eta alemanez bakarrik erabili daiteke.
iPhone 4S berriak nukleo bikoitzeko A5 prozesadorea eta aurrekoa baino zazpi bider eraginkorragoa den mekanismo grafikoa ditu.
Aurreko iPhonarekin desberdintasun nagusia SIRI laguntzailea, telefonoa ahotsaren bitartez kontrolatzea ahalbidetzen duen sistema, da.
Appleren smartphone berria zurian eta beltzan izango da eskuragarri eta 64 GB-eko, 32 GB-eko eta 16 GB-eko bertsioak kaleratuko dituzte.