Teknologia -

Hasierako Eskaintza Publikoa

Facebook 2012ko bigarren hiru hilekoan sartuko da burtsan

The Street Journal kazetaren arabera, litekeena da Hasierako Eskaintza Publiko honi esker, Interneteko sare sozialen liderrak 7.500 milioi euro irabaztea.

Marck Zuckenberg Facebookeko sortzailea
Marck Zuckenberg Facebookeko sortzailea
Marck Zuckenberg Facebookeko sortzailea

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"The Wall Street Journal" kazetak astelehen honetan zabaldu duenez, baliteke Facebook konpainia 2012ko bigarren hiru hilekoan burtsan sartzea. Horretarako, urtea bukatu baino lehen Hasierako Eskaintza Publikorako dokumentuak aurkeztu beharko lituzke. Operazio honi esker, Facebookek 7.500 milioi euro irabaziko lituzke.

David Ebserman Facebookeko finantza Zuzendaria Silicon Valleyko bankariekin izan da harremanean baina Marck Zuckenberg Facebookeko sortzaileak ez du horren gainean azken erabakia hartu eta "The Wall Street Journal"ek azpimarratu duenez, baliteke edozein momentuan operazioaren nondik norakoak aldatzea.

800 milioi erabiltzaile ditu Facebookek eta sare sozialen artean, hazkunde nabarmena izan duena da baina burtsan sartzeko bankua oraindik ez du aukeratu. Bere finantza emaitzak jakinarazi ez badituen arren, konpainiako iturri batek baieztatu duenez, Facebookeko mozkinak 1.200 milioi eurokoak izan ziren 2011ko lehen seihilabetean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea