Teknologia -

Internet&Euskadi

Buber 2011 Sarien finalista guztiak ezagutarazi dituzte

EITBnahieran sarietako bat eskura lezake, Berrikuntza proiektuen atalean. Irabazleak abenduaren 1ean EITBko egoitzan izango den ekitaldian jakinaraziko dituzte.

Buber Sariak 2010
Buber Sariak 2010

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Buber 2011 Sarietarako webgune onenen hautagaiak ezagututa (joan den astean jakinarazi zituzten), proiektuen alorrean lehian izango direnen zerrenda aditzera eman da asteazken honetan. Erabiltzaileek proposatutako 75 proiektuen artean, 15 aukeratu dituzte epaimahaikideek.

Hala, Berrikuntza atalean, Babelium Project, Gaia Net Exchange eta EITBnahieran izango dira nor baino nor. Euskara eta Teknologiarekin zerikusia duten proiektuetan ondokoak dira hautatutakoak: Banden Lehia 2011, kulturize eta MunduMagikoa. Ideable, Swarea eta Lotubit lehian ibiliko dira Start-up proiektuen atalean.

Nazioartekotasuna alorrean, bestalde, honakoak dira finalista: Basque_culinary_center, Comuninet eta ZeroCX. Publizitate kanpaina onenari emandako sarian Berdintasuna, ilowcost eta Metaposta dira hautagaiak.

Azkenik, Elkartasunaren atalean teknologia munduan dabilen proiektu bat sarituko dute.

Doan joan zaitezke sari banaketara

Horrenbestez, Buber Sarien 9.en edizioko finalista guztiak ezagutzen diren honetan, irabazleak nortzuk diren jakitea baino ez da falta. Hain justu, sari banaketa abenduaren 1ean EITBko egoitzan, Multibox aretoan, izango da. 19:00etan hasiko da ekitaldia, eitb.com-ek babestuta. Ekitaldira joateko, bidali mezua buber@interneteuskadi.org helbidera.

2000. urtean abian jarri zirenetik, hamaika enpresa,erakunde eta elkarteren lana aitortu dute Buber Sariek. Besteak beste,Guggenheim Bilbao Museoa, Txillida Leku, Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundiaren Trafiko saila, Euskadiko Kutxa, EITB, Irungo Udala, San Fermin, Athletic Club ..

Buber, berez, Blas Pedro Uberuagaren goitizena da.I nterneten oso ezaguna. Idahora joandako euskal artzainen semea da Uberuaga. Ogibidez fisikaria,1994an,  23 urte besterik ez zituela eta artean Internet  hastapenetan zegoela, Euskal Herriari buruzko webgunea sortu zuen. Urte luzez, euskal kulturari buruz Interneten zegoen atari bakanetakoa izan zen, erreferentea askoren ustez. Hortik bada, Buber Sarie izena.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea