Teknologia -
Zerbitzu berria
Spotify aplikazioen plataforma bat izango da
Spotify zerbitzuko erabiltzaileek aplikazioak pertsonalizatzeko aukera izango dute.
Erredakzioa
Daniel Ek Spotify plataformako CEOak zerbitzuaren API bat iragarri du. Horri esker, erabiltzaileak aplikazioak pertsonalizatzeko aukera izango duela azaldu du. 'Streaming' bidezko musika konpainiak plataforma berri baten hasiera dela esan du.
Spotifyk azken urteetan musikan izan diren aldaketa nagusiak errepasatu ditu: 80 hamarkadan CDa iritsi zen, 2000n Napster zerbitzua jaio zen eta, ondoren, iTunes sortu zuten. Orain, konpainiaren ustez, hurrengo danbatekoa Spotifyk emango du.
Enpresak berak azaldu duenaren arabera, 500 milioi pertsonak entzuten dute musika Interneten. Horietatik, Spotifyk adierazi duenez, gehienek legez kanpoko deskargak entzuten dituzte, baina geroz eta jende gehiagok erabiltzen du euren zerbitzua. Hori dela eta, Spotifyk 10 milioi erabiltzaile lortu ditu eta 2,5 milioik ordainpeko zerbitzua dute.
Spotify Platform (Spotify App) plataforma berriaren aurkezpenean, sistema berriak nola funtzionatzen duen erakusteko Rolling Stone aldizkariaren eredua erabili dute. Argitalpenaren edukietara sarbidea dute erabiltzaileek. Zerrenda bat izango balitz bezala, "izen emateko" aukera ere dute.
Daniel Ek Spotifyko arduradunak kontaktuak bilduko dituen eta pantailaren albo batean kokatua dagoen barra berria ere aurkeztu du. Orain, Facebooken gertatzen den bezala, zure lagunek Spotifyn egiten dutena ikusiko duzu.
Daniel Ek Spotify plataformako CEOak zerbitzuaren API bat iragarri du. Horri esker, erabiltzaileak aplikazioak pertsonalizatzeko aukera izango duela azaldu du. 'Streaming' bidezko musika konpainiak plataforma berri baten hasiera dela esan du. Spotifyk azken urteetan musikan izan diren aldaketa nagusiak errepasatu ditu: 80 hamarkadan CDa iritsi zen, 2000n Napster zerbitzua jaio zen eta, ondoren, iTunes sortu zuten. Orain, konpainiaren ustez, hurrengo danbatekoa Spotifyk emango du. Enpresak berak azaldu duenaren arabera, 500 milioi pertsonak entzuten dute musika Interneten. Horietatik, Spotifyk adierazi duenez, gehienek legez kanpoko deskargak entzuten dituzte, baina geroz eta jende gehiagok erabiltzen du euren zerbitzua. Hori dela eta, Spotifyk 10 milioi erabiltzaile lortu ditu eta 2,5 milioik ordainpeko zerbitzua dute. Spotify Platform (Spotify App) plataforma berriaren aurkezpenean, sistema berriak nola funtzionatzen duen erakusteko Rolling Stone aldizkariaren eredua erabili dute. Argitalpenaren edukietara sarbidea dute erabiltzaileek. Zerrenda bat izango balitz bezala, "izen emateko" aukera ere dute. Daniel Ek Spotifyko arduradunak kontaktuak bilduko dituen eta pantailaren albo batean kokatua dagoen barra berria ere aurkeztu du. Orain, Facebooken gertatzen den bezala, zure lagunek Spotifyn egiten dutena ikusiko duzu.