Teknologia -
Burtsan sartuko da
2012an 'milaka lagun' kontratatuko ditu Facebookek New Yorken
New Yorken egindako agerraldian, hiri horretako "hainbat ingeniari" kontratatuko dituztela iragarri zuen ostiralean Sandbergek.
Erredakzioa
Datorren urtean "milaka lagun" kontratuko ditu Facebookek bere hazkundea mantentzeko helburuarekin. Horrez gain, 2012ko bigarren hiruhilekoan Burtsan sartuko da, Sheryl Sandberg Operazioetako arduradunak esan duenez.
New Yorken egindako agerraldian, hiri horretako "hainbat ingeniari" kontratatuko dituztela iragarri zuen ostiralean Sandbergek. Orain, 100 langile ditu Facebooken Madison Avenue kaleko bulego txiki batean.
Gainontzeko 3.000 langileak Palo Alto, California eta Seattleko beste bulego batzuetan daude.
Facebook-ek ez du argitu zenbat lagun kontratatuko dituen New Yorken.
800 milioi erabiltzaile ditu Facebookek eta sare sozialen artean, hazkunde nabarmena izan duena da. Bere finantza emaitzak jakinarazi ez badituen arren, konpainiako iturri batek baieztatu duenez, Facebookeko mozkinak 1.200 milioi eurokoak izan ziren 2011ko lehen erdian.