Itxi

2021/09/21

10:54

Teknologia

Euskalduna Jauregitik

2021eko Naukas jaialdia Bilbon: Zer egunetan eta zein ordutan hasiko dira zientzia dibulgatzeko hitzaldiak?

A. S. | EITB MEDIA

Naukas Bilbaoren hamargarren edizioa Euskalduna Jauregian izango da irailaren 23an, 24an, 25ean eta 26an, eta hitzaldi guztiak streaming bidez jarraitu ahal izango dira EiTB Kosmos bidez. ETB4 katean eta EiTBren Youtubeko kanalean ere egongo dira ikusgai.

  • Naukas 2021 ekitaldiaren kartela

    Naukas 2021 ekitaldiaren kartela

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Pandemiak eraginda iazko geldialdiaren ondotik, bueltan da Naukas Bilbaoren hamargarren edizioa. Irailaren 23, 24, 25 eta 26an ospatuko da Bilboko Euskalduna Jauregian eta hitzaldi guztiak streaming bidez jarraitu ahal izango dira EITB Kosmos bidez. Gainera, ETB4 katean eta EITBren Youtubeko kanalean ere egongo dira ikusgai.

Azken urteetan ohikoa izan denez, ekitaldiaren egitura honako hau izango da:

Osteguna 23: Naukas PRO
Ostirala 24 eta larunbata 25: Naukas Bilbao 2021
Igandea 26: Naukas KIDS

Jarduera guztietarako sarrera librea eta doakoa izango da. Hala ere, bertaratuko den pertsona bakoitzak fitxa bat inprimatu eta bete beharko du bere datu pertsonalekin, eta sarreran entregatu. Hona hemen dokumentua.

IRAILAK 23, osteguna, Naukas pro-ren egitaraua

17:00etatik 17:20ra – Naiara Aginako Bengoa, Informatikan doktorea, EHUko irakaslea eta Izaro Fernández Iriondo, Fisikan graduatua eta doktoregoko ikaslea – RSAIT taldea (Robotika eta Sistema Autonomoak)

17:20tik 17:40ra – Naiara Rodríguez Ezpeleta, Biologian doktorea – AZTI – Genomika ekologiko-ebolutiboko laborategia, itsas kudeaketari aplikatua.

17:40tik 18:00etara – Luis Javier Rodríguez Barrón, Elikagaien Teknologiako katedraduna EHUn – Lacktiker taldea (Animalien Jatorriko Elikagaien Kalitate eta Segurtasunerako Taldea).

18:00etatik 18:20ra – Iñigo Cobelo Echevarria – Ingeniaritza Elektrikoko doktorea, EHUko irakaslea eta EDINOR – Trantsizio energetikoaren garapeneko zuzendaria.

18:20tik 18:40ra – Aitziber Lopez Cortajarena, Biokimikan doktorea, Ikerbasque ikertzailea – CICBiomagune – Nanoteknologia Biomolekularreko taldea.

18:40tik 19:00etara – Imanol Landa Medrano, Kimikan doktorea – Cidetec – Energiarako Materialen Unitatea.

19:00etatik 19:20ra – Veronica Torrano Moya, Biologian doktorea, Ramón y Cajaleko ikertzailea – EHU – Biokimika eta Biologia Molekularreko Saila.

19:20tik 19:40ra – Silvia Bonoli, Astrofisikan doktorea – Ikerbasque ikertzailea – DIPC – Galaxien eta kosmologiaren bilakaera.

 

OSTIRALA, IRAILAK 24, GOIZEKO SAIOA

10:30etik 10:40ra – Naukas Bilbao 2021 ekitaldiaren aurkezpena

10:40tik 10:50era – Jose Ramón Alonso: ¿Hay algo mejor para un científico que ganar el Nobel?

10:50etik 11:00etara – Eugenio Manuel Fdez Aguilar: Ciencia al son cubano

11:00etatik 11:10era – Juan Carlos Gil Montoro: ¿Te vienes a dar una vuelta?

11:10etik 11:20ra – Francis Villatoro: El vacío es una sustancia

11:20tik 11:30era – Juan Ignacio Pérez: Calor animal

11:30etik 11:40ra – Conchi Lillo: "MicroCELLfie"

11:40tik 11:50era – Sergio P. Acebrón: El comienzo más difícil

11:50etik 12:00etara – Esther Samper: Eran otros tiempos

12:00etatik 12:40ra – Joaquín Sevilla eta Dinamo Danza: Electrical Body (40 minutu)

12:40tik 12:50era – Gabriela Jorquera: HOPE

12:50etik 13:00etara – Carlos Lobato Fernández: Érase una vez

 

OSTIRALA 24, ARRATSALDEKO SAIOA

17:30etik 17:40ra – Ignacio López Goñi: Me han dichooooooo, que hay un bichooooooo

17:40tik 17:50era – Teresa Valdés-Solís: Carbon Queen

17:50etik 18:00etara – Javier Armentia: Un astrónomo opina

18:00etatik 18:30era – Farmagemma eta Boticaria García: Intestino básico (30 minutos)

18:30etik 18:40ra – Daniel Torregrosa: La Química al servicio del Mal

18:40tik 18:50era – Amanda Sierra: Elogio de la incertidumbre

18:50etik 19:00etara – Álvaro Bayón: El último canto

19:00etatik 19:30era – Isabel Moreno eta José Miguel Viñas: Milibares en los bares, el tiempo entre costuras climáticas (30 minutu)

 

LARUNBATA 25, GOIZEKO SAIOA

10:30etik 10:40ra – Javier S. Burgos: Historias lejanas

10:40tik 10:50ra – Natalia eta Manolo: Entreacto I

10:50etik 11:00etara – Laura Morán: No me viene

11:00etatik 11:10era – Oskar González: No venderás cuadros a los nazis

11:10etik 11:20ra – Jose Antonio Prado Bassa: Dando vueltas al compás

11:20tik 11:30era – Manu Arregi: Una historia muy oscura

11:30etik 11:40ra – Javier Pedreira "Wicho": Una programadora en el siglo XIX

11:40tik 11:50era – Jose Manuel López Nicolás: Dos gusanos y un destino

11:50etik 12:00etara – Javier Fdez. Panadero: Busco un centro de gravedad permanente

12:00etatik 12:30era – Almudena M. Castro eta Iñaki Úcar: El metrónomo de Beethoven (30 minutu)

12:30etik 12:40ra – Natalia eta Manolo: Entreacto II

12:40tik 12:50era – Juan Angel Vaquerizo: Marte, Marte, Marte

12:50etik 13:00etara – Miguel Santander: Tecnomarcadores: buscar marcianos sin salir en Cuarto Milenio

 

LARUNBATA 25, ARRATSALDEKO SAIOA

17:30etik 17:40ra – Guillermo Peris: JB55

17:40tik 17:50era – Susana Escudero: Vampiros del siglo XIX

17:50etik 18:00etara – Ivan Rivera: ¿Dónde está mi coche volador?

18:00etatik 18:10era – Helena González-Burón: Lectura incómoda

18:10etik 18:20ra – Natalia eta Manolo: Entreacto III

18:20tik 18:30era – Deborah García Bello: Laboratorio de formas

18:30etik 18:40ra – Clara Grima: Maryam y sus colores

18:40tik 18:50era – Carmen Agustín: Mecp2

18:50etik 19:00etara – Fernando Frías: El barril del San Bernardo

19:00etatik 19:10era – José Luis Crespo: La bomba atómica nazi

19:10etik 19:20ra – Carlos Briones: Como no te lo imaginas

19:20tik 19:30era – Natalia y Manolo: Entreacto IV

19:30etik 19:45era – Tesla sariak, Clip zientzia eta agurra

 

IGANDEA 26, NAUKAS KIDS

Gazteenentzako dibulgazio zientifikoa. Egungo egoera dela eta, aurten ez da ikuskizun, zirku edo tailerrik egingo; umorezko bakarrizketa saio bat izango da Big Van taldearen eskutik Euskalduna Jauregiko Auditorioan bertan, aurreko saioetako sarrera-protokolo berari jarraituz.

ORDUA: 11:30 – 12:30.
LEKUA: Euskalduna Jauregiko Auditorioa.

Aurreko urteetako hitzaldi guztiak EITB Kosmos webgunean eta EITB Nahieran atarian daude ikusgai.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;