Teknologia -

Itzultzaile automatikoa

Gaztelania-euskara itzultzaileak hautsak harrotu ditu Interneten

Twitterreko erabiltzaileek itzulpenen kalitatea kritikatu dute, eta adibide asko eman dituzte.

Interneten gaztelaniatik euskarara itzulpenak egiteko tresna berri bat

02:23

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Atzo Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako gaztelania-euskara itzultzaile automatikoak polemika handia piztu du Interneteko sare sozialetan, itzulpenen kalitatea ikusita.

Twitterren, hainbat erabiltzaile ari da aplikazioak emandako itzulpenak zabaltzen, #itzul etiketa erabiliz. Adibide batzuk:

@euskaljakintza: Gracias por enviarme el enlace al traductor = Ezkontza niri itzultzaileari bidaltzeko graziak :-) :-)

@joxe: Necesito una cazadora de niña = Bat behar dut zamarra neskako

@jorbe: Mañana y tarde > Bihar eta berandu !!!!!!!!! #mundiala

@Gumuzio: 'el lehendakari hace pira a euskera' honela itzuli du: lehendakariak sua egiten dio euskarari.

Hori horrela, "itzultzailearekin jolastea zein dibertigarria den" ere aipatu du erabiltzaile batek.

Umore kutsua kenduta, baina, beste erabiltzaile batzuek kezkak eta galderak igorri dizkiote Jaurlaritzari. @oaraolaza-ri itzultzailea Bartzelonako enpresa batek egin izana arraroa iruditu zaio, eta @jorbe-k itzultzaileak Opentrad edo Google Translate zertan hobetzen duen galdetu du.

Itzultzailtzailearekin "Mihiluze" saioko Kike Amonarriz eta Ilaski Serrano lankideak "pozik" egongo direla ere esan dute.

Bere aldetik, Lourdes Auzmendi Hizkuntza Politikarako sailburuordeak aitortu du itzultzailea akasduna dela, eta "gizaki baten berrikuspena" behar duela. "Merkatuan ez dago akatsik ez duen itzultzailerik", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea