Teknologia -
Nola indartu WhatsAppeko pribatutasuna?
Komeni da pribatutasun aukerak konfiguratzea profileko informazioa babesteko. Hemen azaltzen dizugu nola.
Agentziak | EITB Media
WhatsApp mezularitza aplikazioak informazioa zure telefono zenbakia duen edonorekin partekatzea ahalbidetzen du berez. Pribatutasun berrezarpenak aldatuta saihestu dezakezu hori. Hauxek dituzu egin ditzakezun aldaketa guztiak, atalez atal:
Profileko argazkia eta informazioa
Aplikazioaren hasierako berrezarpenak aldatzen ez badira, edonork ikusi ahal izango du zure profileko argazkia, informazioa eta azkenekoz zein ordutan konektatu zaren. Nork ikusi ahal duen aldatu nahi baduzu, pribatutasun aukeretan hauta dezakezu: erabiltzaile guztiek, agendako kontaktuek edo inork ere ez. Komeni da kontaktuetara mugatzea profila ikusteko aukera.
Irakurtze baieztapena
Aplikazioak berez uzten die beste erabiltzaileei ikusten euren mezuak irakurri dituzunetz. Aukera hori desaktibatzen bada, zeuk ere ezingo duzu ikusi besteek zure mezuak irakurri dituzten. Halere, hainbat egoeratan desaktibatzea komeni da.
Egoerak
WhatsAppeko egoerak zerbitzuen bidez, bideoak, irudiak edo testua publikatu eta 24 ordutara ezabatzeko agindua eman dezakezu. Zure kontaktu guztiek ikus ditzakete horiek, baina aplikazioaren berrezarpenetan aukera daiteke nork ikus ditzakeen eta nork ez.
Taldeak
Zure zenbakia duen edozein erabiltzailek sartu ahalko zaitu WhatsAppeko talde batean. Edonoiz atera zaitezke talde batetik eta hori ezabatu. Hobe da erabakitzea nork sartu zaitzakeen talde batera. Gainera, WhatsAppek aukera ematen du talde bat salatzeko, bertan partekatzen diren edukiak desegokiak edo spama direla uste baduzu.
Erabiltzaileak blokeatu eta salatzea
Erabiltzaile bat blokea dezakezu, nahi izanez gero. Ondorioz, ezingo dizu idatzi, deitu edo zure egoerak ikusi, ezta azkenekoz noiz konektatu zaren eta konektatuta zauden ikusi ere. Halere, talde berean bazaudete, haren mezuak jasotzen jarraituko duzu.
Erabiltzailea salatzea ere lagungarria izan daiteke, partekatzen duena spama edo eduki desegokia bada. Horrela, WhatsAppek horren profila bertan behera uztea erabaki dezake. Apikazioak debekatu egiten du eduki lizunak, iraingarriak eta gordinak partekatzea.