Teknologia -

Laster, burtsan

Facebookek 73.000 milioi euroko balioa izan dezake burtsan

Sare sozialak bere akzioen xehetasunak eman ditu: inbertitzaileen eskuen 337,4 milioi titulu jarriko ditu eta akzio bakoitzak 28 eta 35 dolarreko prezioa izango du.

Facebookek 73.000 milioi euroko balioa izan dezake burtsan.
Facebookek 73.000 milioi euroko balioa izan dezake burtsan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Facebook sare sozialak bere akzioen xehetasunak eman dizkio Ameriketako Balio Merkatuaren Batzordeari, inbertitzaileen eskuetara  337,4 milioi titulu jarriko ditu, akzio bakoitzak 28 eta 35 dolarreko prezioa duela, horrek 10.600 milioi dolar (8.000 milioi euro baino gehiago) irabaztea eragingo lioke.

The New York Times

Horrek Mark Zuckerbergen sare soziala Interneteko enpresarik baliotsuenatzat jarriko luke, Google 2004an merkatuan sartu zeneko datuak (17.491 millioieurotan baloratuta zegoen) gaindituz. 

Gainera, Facebookek merkatuko kapitalizazioa Amazon.com web orrialdearen azpitik jarriko luke eta teknologiako beste marka nabarmen batzuen gainetik, besteak beste, Hewlett-Packarden gainetik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea