Teknologia -

Zibersegurtasuna

Nola izan dezaket pasahitz seguru bat nire informazioa babesteko?

Pasahitzen nazioarteko eguna ospatzen da maiatzeko lehen ostegunean. Interneten dugun informazioa babesten dute, eta oso garrantzitsua da pasahitz seguruak sortzea. Hona hemen gomendio batzuk.

Pasahitzen nazioarteko eguna. Argazkia: Pixabay
Pasahitzen nazioarteko eguna.
Pasahitzen nazioarteko eguna. Argazkia: Pixabay

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maiatzeko lehen ostegunean, pasahitzen nazioarteko eguna ospatzen da. Pasahitz sendoa sortzea ezinbestekoa da Interneten dugun informazioa babesteko eta hirugarrenek gure datuak eskuratzea saihesteko. Hona hemen Interneteko segurtasunari buruzko gomendio batzuk:

1- Erabili pasahitz sendo bat. Pasahitza ez da laburregia izan behar, ezta hiztegiko hitzak, tokiak edo izenak ere. Gutxienez 12 karaktereko pasahitza sortzea gomendatzen da, hizkiz eta zenbakiz osatua. Security webgunean, pasahitzaren sendotasuna kalkula daiteke.

2- Ez berrerabili pasahitzik. Kontu batean baino gehiagotan pasahitz bera erabiliz gero, gaizkile batek erraz lortuko luke baimenik gabe sartzea beste kontu batzuetan. Zoritxarrez, oso ohikoa da pasahitzak errepikatzea. Kontu bakoitzerako pasahitz bat erabiltzea gomendatzen da.

3- Pasahitz seguruen administratzaile bat erabili. Gehienentzat ia ezinezkoa da hainbat pasahitz seguru gogoratzea. Horregatik, administratzaile bat erabil daiteke. Saioa hasteko kredentzialak sortzen, biltegiratzen eta automatikoki osatzen dituen aplikazioak dira. Pasahitz guztiak pasahitz seguru batekin zifratzen dira. Horretarako, tresna egokia da BitWarden.

4- Bi faktoreren autentifikazioa (2FA) gaitu. Saioa hasteko gakoa eta telefono bidezko kodea eskatuko dizkigute. Beraz, norbaitek gure pasahitza izango balu, ezin izango luke gure kontuan saioa hasi. Sistema hau erabiltzea erraza da: deskargatu autentifikazio-aplikazio bat zure telefonoan, eta, ondoren, joan zure kontuaren segurtasun-konfiguraziora eta jarraitu 2FA gaitzeko urratsak. Gailu berri batean saioa hasten duzunean, zure telefonoaren aplikazioan agertzen den kodea eskatuko zaizu.

5- Intrusio-alertak aktibatu. Webgune batek datuen filtrazio garrantzitsu bat jasaten duenean, lortutako informazioa Interneten geratzen da. Zenbait webgunek filtratutako erregistro horiek biltzen dituzte, eta zure helbide elektronikoa bilatzeko aukera ematen dizute, zerrendaren batean ote zauden egiaztatzeko. Lehenbailehen jakitea komeni da, kaltetuak izan diren kontuetako pasahitzak aldatu ahal izateko.

6- Ez gorde zure pasahitza nabigatzaileetan. Nabigatzaile moderno gehienek kredentzialak gordetzeko aukera ematen dute gune batean saioa hasten duzunean. Ez utzi hori egiten, beti ez baitaude enkriptatuta. Horren ordez, erabili pasahitzen administratzaile bat zure pasahitzak gordetzeko.

7- Ez hasi saioa beste baten gailuan, ez baitakigu garbi dagoen. Kontuz ibili bereziki gune publikoetako ordenagailuetan, ohikoagoa baita horietan filtrazioak izatea. Halakoetan, ziurtatu saio pribatua edo ezezaguna hasten duzula (Ctrl+Shift+N/Cmd+Shift+N). Horrela, nabigatzaileak ez ditu kredentzialak, cookieak eta nabigazio-historia gordeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Zibererasoak gaur Zer berritasun daude Interneten?