Teknologia -
SARE SOZIALAK
Twitter martxan da berriro, mundu osoan erorita egon ostean
Sare sozialak huts egin du ostegun honetan Europako hainbat tokitan. TweetDeck bezalako tresnetan ere eragina izan du, irudiak eta edukiak ikusteko arazoak egon baitira.
EITB MEDIA
Twitter sare soziala erori egin da ostegun honetan, eta, ordubetez, erabiltzaileek ezin izan dute informaziorik argitaratu, Downdetector atariak jakinarazi duenez. TweetDeck bezalako tresna osagarrietara ere zabaldu da arazoa.
13:45ak aldera erori da, eta, ordubetean, 14:45erako konpondu dute arazoa. Txioen argitalpenari eragin dio batik bat, baina baita TweetDeck bezalako tresnetan ere, ezinezkoa izan baita irudiak kargatzea eta edukiak programatzea.
Downdetector enpresak, zerbitzuaren etenen jarraipena egiten duenak, erabiltzaileen 27.000 ohar baino gehiago jaso ditu.