Teknologia -

Sare soziala

Twitterreko ehunka langilek dimisioa eman dute Musken ultimatumaren ondoren

Jabea bera eta aholkulariak oso garrantzitsutzat jotzen dituzten langileekin biltzen ari dira ihes egin ez dezaten eskatzeko.

Twitterren bulegoak. Argazkia: Efe
Twitterren bulegoak. Argazkia: Efe
Twitterren bulegoak. Argazkia: Efe

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Twitterreko ehunka langilek dimisioa eman dutela iragarri dute sare sozialean bertan, Elon Musk jabeak lan gehiago egitera edo enpresa uztera gonbidatu ostean.

Langileek sare sozialean egindako jakinarazpenaz aparte, The New York Times egunkariak konpainia barruko iturriak aipatuta eman du gertakariaren berri.

Aipatu iturriaren arabera, Musk eta gertuko aholkulari batzuk oinarrizkotzat jotzen dituzten langileekin biltzen ari dira ez daitezela joan eskatzeko. Egunkariak dio ehunka direla enpresari badoazela esan dioten langileak.

Muskek ultimatuma eman zien asteazkenean langileei, bi aukerarekin: lanaldi luze eta gogorrak egiteko konpromisoa hartzea, ala enpresatik joatea hiru hilabeteko soldata jasota kalte-ordain gisa.

Konpainiaren jabeak mezu bat helarazi zien langileei azaltzeko Twitter 2.0 sortzeko "intentsitate altuko ordu asko" lan egin beharko direla, eta esateko "aparteko prestutasuna" agertzen dutenek bakarrik egingo dutela aurrera.

"Twitter berriaren parte izan nahi baduzu, sakatu baietz beheko loturan", zioen mezuak.

"Biharko (osteguneko) 17:00etarako (Euskal Herriko 23:00etarako) egiten ez duenak hiru hilabeteko kalte-ordaina jasoko du", gaineratu zuen Muskek.

Muskek langile ugari kaleratu du konpainia bere egin zuenetik, 7.500 langileen erdia gutxi gora-behera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Teknologia Nazioartea Twitter New York Ameriketako Estatu Batuak Sare sozialak Eguneko albisteak Albisteak