Teknologia -
Sarea
Arazoak Interneteko operadore handien hornidurarekin Espainiako Estatu osoan
09:00etatik izan dira hutsegiteak, eta Madril, Bartzelona, Valentzia, Murtzia eta Andaluzia dira kaltetuenak.
agentziak | eitb media
Interneteko hornitzaile nagusiak, tartean Movistar, Orange, Vodafone eta MasMovil, akats teknikoak izaten ari dira 09:00etatik eta Espainiako Estatu osoko erabiltzaileei eragin die.
Downdetector webgunearen arabera, Jazztelen, Simyoren, Lowiren eta Yoigoren erabiltzaileek ere arazoak izan dituzte telefono deiekin eta Interneteko konexioarekin.
Madril, Bartzelona, Valentzia, Murtzia eta Andaluzia dira oraingoz eremu kaltetuenak.
Oraingoz telefonia operadoreek ez dute xehetasun gehiagorik eman, baina sare sozialetako erabiltzaile andana izan da kexa agertu duena, eta telelana egiteko modurik gabe geratu dena.