Teknologia -

Sare sozialak

Facebookek sare soziala gaizki erabiltzea egotzi die erabiltzaileei

Erabiltzaileen mezu pribatuen ustezko argitalpenak polemika piztu du. FACUAk sare soziala salatuko duela iragarri du; izan ere, segurtasun zuloa "eskandalua" izan dela uste du.

Facebookek sare soziala gaizki erabiltzea egotzi die erabiltzaileei. Foto: EITB
Facebookek sare soziala gaizki erabiltzea egotzi die erabiltzaileei. Foto: EITB
Facebookek sare soziala gaizki erabiltzea egotzi die erabiltzaileei. Foto: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Internet sutan jarri da astelehen arratsaldean, Facebook sare sozialaren ustezko "akats sistematiko" batengatik. Frantziako eta Espainiako hainbat hedabidek jaso dutenez, Facebookeko erabiltzaileen mezu pribatuak argitaratu ditu sare sozialak. Azkenean, Facebookek zurrumurruak argitu ditu, eta sare soziala gaizki erabiltzea egotzi die erabiltzaileei.

Hasiera batean, Frantziako Metro egunkariak bi pertsonaren edo talde baten arteko mezuak eta elkarrizketak erabiltzaile guztientzat eskuragarri jarri dituztela salatu du.

Hala ere, Facebookek azaldu duenez, horma berria "lehen aldiz" ikusi dutelako gertatu da nahasmena.

"Erabiltzaile talde txiki batek mezu pribatutzat zituenak horman ikusi ditu, eta larritu egin da. Gure ingeniariek kexa horiek aztertu dituzte, eta mezu pribatu horiek orain arte beti ikusi ahal izan diren mezuak direla konturatu dira", esan du Facebookek.

Segurtasun zuloa, "eskandalua"

FACUA kontsumitzaileen elkarteak Datuen Babesaren Espainiako Agentziaren aurrean Facebook sare soziala salatuko duela esan du astearte honetan, segurtasunean izandako zuloa (milaka erabiltzaileren arteko mezu pribatuak euren hormetan erakutsi dituzte) “eskandalua” izan dela uste duelako.

FACUAren arabera, akats honek 2007, 2008 eta 2009 urteetako mezu pribatuei eragin die, eta, beregan eraginik izan ote duen jakiteko, erabiltzaileak “euren lagunek ‘X lagunak zure horman argitaratu du’ mezuan begiratu beharra dauka, urtez urte”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea