Teknologia -
Deitzeko tonua
Nokiak Bratislavako orkestrari eman dio bere tonuak sortzeko lana
Konpainiak 25 tonu grabatu ditu, orkestra sinfonikoaren interpretazioei esker. Nokia Tune melodia 1.000 milioi aldiz entzuten da egunean, hau da, 20.000 aldiz segundoko.
Erredakzioa
Nokiak tonu berriak sortzeko orkestra sinfonikoengan konfiantza izan du. Finlandiako konpainiak 25 tonu berri grabatu ditu, Bratislavako , orkestra sinfonikoaren interpretazioei esker.
1944az geroztik, Nokia Tune deitzeko tonuetan maitatuena eta gorrotatuena izan da, mundu osoan. Tokia Tune melodia Francisco Tarrega (1852-1909) konpositore espainiarrak sortu zuen, eta lehenengoz, deitzeko tonu moduan 1994an aurkeztu zuten, Nokiaren 2100 seriean.
20.000 aldiz entzuten da segundoko
Hasiera-hasieratik, Nokia Tune munduan gehien entzundako tonuen artean egon da, eta Nokia mugikorra izan duten ehunka pertsonen melodia predeterminatua izan da. Nokia Tune melodia 1.000 milioi aldiz entzuten da egunean, hau da, 20.000 aldiz segundoko.
Errepertorioa berriztea
18 urteotan, ez da Nokia telefono bakarrean ere falta izan, baina Finlandiako konpainiak bere “errepertorioa” berritu nahi du. Horregatik, Nokiaren soinu-diseinuaren taldeak 25 tonu klasiko sortu ditu, Brativalavako Orkestra Sinfonikoaren laguntzaz. Azken horrek filmetarako eta bideojokoetarako grabazioak egin ditu, besteak beste, Los Sims 2rentzat eta Assassin's Creed IIIrentzat.
25 tonu horietatik lau Lumia 920 eta 820 telefonoan agertuko dira lehenengo aldiz. Orkesta 56 musikarik osatzen dute; 25 tonu sortu dituzte horiek, 10 eta 35 segundo artekoak.
Tonuei dagokienez, Nokiako soinu-taldek ingeniari batek esan du zerbait berezia izan behar duela, “egunean milioika aldiz entzuten den soinua delako, ondorioz, beharrezkoa da ondo egitea”.
Nokiak tonu berriak sortzeko orkestra sinfonikoengan konfiantza izan du. Finlandiako konpainiak 25 tonu berri grabatu ditu, Bratislavako , orkestra sinfonikoaren interpretazioei esker. 1944az geroztik, Nokia Tune deitzeko tonuetan maitatuena eta gorrotatuena izan da, mundu osoan. Tokia Tune melodia Francisco Tarrega (1852-1909) konpositore espainiarrak sortu zuen, eta lehenengoz, deitzeko tonu moduan 1994an aurkeztu zuten, Nokiaren 2100 seriean. 20.000 aldiz entzuten da segundoko Hasiera-hasieratik, Nokia Tune munduan gehien entzundako tonuen artean egon da, eta Nokia mugikorra izan duten ehunka pertsonen melodia predeterminatua izan da. Nokia Tune melodia 1.000 milioi aldiz entzuten da egunean, hau da, 20.000 aldiz segundoko. Errepertorioa berriztea 18 urteotan, ez da Nokia telefono bakarrean ere falta izan, baina Finlandiako konpainiak bere “errepertorioa” berritu nahi du. Horregatik, Nokiaren soinu-diseinuaren taldeak 25 tonu klasiko sortu ditu, Brativalavako Orkestra Sinfonikoaren laguntzaz. Azken horrek filmetarako eta bideojokoetarako grabazioak egin ditu, besteak beste, Los Sims 2rentzat eta Assassin's Creed IIIrentzat. 25 tonu horietatik lau Lumia 920 eta 820 telefonoan agertuko dira lehenengo aldiz. Orkesta 56 musikarik osatzen dute; 25 tonu sortu dituzte horiek, 10 eta 35 segundo artekoak. Tonuei dagokienez, Nokiako soinu-taldek ingeniari batek esan du zerbait berezia izan behar duela, “egunean milioika aldiz entzuten den soinua delako, ondorioz, beharrezkoa da ondo egitea”.