cerrar buscador

16:45

eguraldia

Iragarpena

Asteartean hobera egingo du eta asteazkenean giro atsegina

Erredakzioa

Astearte arratsaldean giro eguzkitsua egongo da orokorrean, eta asteazkenean hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira gaua arte, zerua estaliko denean.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Eguna hodeitsu hasi da eta euria egin du, eta berdin jarraituko du gaua arte, Euskalmeten arabera. Tenperatura maximoa 25 gradu inguruan izango da barrualdean eta kostaldean ez da horretara iritsiko.

Bihar, asteartea, hodei ugarirekin jarraituko dugu goizean, baina pixkanaka saretzen joango da. Giro eguzkitsua geldituko da orokorrean. Ipar-ekialdeko haizea dela eta, tenperatura gora egingo pixka bat eta 24 gradu inguruan izango da kostaldean eta 27 gradu inguruan barrualdean.

Giro atsegina asteazkenerako. Egunaren lehenengo zatian hodei gutxi egongo dira, eta arratsaldean hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira. Gauean hodeiak bueltatuko dira eta zerua estaliko da, bereziki kostaldean. Tenperatura maximoa asteartean bezala mantenduko dira.


Kontsultatu eguraldiaren iragarpena eitb.com-en eta bidali argazkiak Udablogera.

Iruzkinak