21:53

eguraldia

Denboralea

Normaltasuna itzuli da euskal errepideetara arazo ugari izan ostean

Zirkulazioa

-Errepideen sare nagusia zabalik dago.

-Biharko abisu horia mantentzen da; iganderako laranaja.

363
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Biktima bat izan duen istripu bakarrean lagun bat zauritu da euskal errepideetan. Goizean arazo ugari sortu ditu denboraleak errepideetan, baina sare nagusiak normaltasuna berreskuratu du dagoeneko.

Hala ere, hotzak, elurrak eta euriak euskal errepideak oztopatu ditu hainbat lekutan goizean.&' || 'nbsp; Zarautz parean, txingorraren ondorioz, A-8ko zirkulazioa eten eta N-634 errepidera bideratzen izan dira, Iruneko noranzkoan. Dagoeneko berriz ezarrita dago zirkulazioa, eta normaltasunez dabil.

Mendateen egoera

Elur-kota oso maila baxuan dago gaur (200 m) eta hori dela eta, ugariak dira euskal errepideetan izan diren arazoak.

Araba eta Nafarroa dira arazo gehien izan dituzten lurraldeak. Opakua itxita egon da eta kateak behar izan dira Kontrastan,&' || 'nbsp;Salinasen eta Altuben. Gipuzkoan, Aranzazuko mendatea itxita egon da eta Bizkaian Dimakoa.

Gainerakoan, kontuz ibiltzeko gomendioa eman du Herrizaingo Sailak errepidean elurra dagoela eta. Zirkulazioaren gorabehera guztiak jarraitzeko sakatu hemen.

Errepideetan ez ezik, gure herri eta hiriburuetan agertu da elurra. Hala, Gasteiz eta Iruña zuri esnatu dira eta elurra egin du Zumarragan, Elorrion, Arrasaten edota Ormaiztegin.


Abisu horia eta laranaja

Eusko Jarularitzako Herrizango Sailak abisu horia ezarri du gaurko 22:00ak arte (16:00ak arte laranja izaten jarraituko dugu). Larunbatean zuhur jokatzeko eskatu dute izotza eta haize bolada bortitzak direla eta abisu horia dagoelako (haizeguneetan bakarrik), azken hau 19:00etatik 01:00a bitartean baino ez.

Igandean, 120 km/h abiadura gaindi lezaketen haize ufadak direla eta, abisu laranja izango da egun osoan haizeguneetan (mendi eta kostaldean) eta horia gainerako guneetan, 80 km/h abiadura gaindi baitezakete.


Hobera egingo du

Euskalmeten iragarpenaren arabera, ostiralean hotz egiten jarraituko du, eta euri eta elur kontuak ez dira amaituko. Zaparradak lurralde osora zabalduko dira. Prezipitazio gehien Kantaurialdean pilatuko da, bertan gainera, trumoiak jo eta kazkabarra egin dezake. Elur-kota 200-300 m inguruan kokatuko da. Egunaren bigarren partean atertzera egingo du eta elur-maila 500 m ingurura igoko da. Gauean hodeitza saretu egingo da eta izotzak hartuko du elurraren lekua barnealdean; puntu batzuetan izotz galanta bota dezake. Tenperatura baxuekin jarraituko dugu eta ipar-mendebaldeko haizeak hotz sentsazioa handitu egingo du.

Larunbatean hego haizea ibiliko da eta eguraldiak hobera egingo du apur bat, ateri egongo baita egun osoz. Goizaldean ostarteak zabalduko dira eta izotza egingo du; goizeko lehen orduak ere hotzak izango dira, baina egunez, tenperaturak gora egingo du pixka bat. Arratsalde partean, hodeiak ugaritzen joango dira, baina hegoaldetik sartuko zaizkigun goi-hodeiak izango da. Hego-haizeak une batzuetan zakar joko du.

Igandean tenperaturak igotzen jarraituko du. Hego-haizea ibiliko da eta horren ondorioz, tenperatura maximoak ez ezik minimoak ere 3-5 ºC gorago igoko dira. Hego-haizea nahiko zakar ibiliko da egun osoz, bereziki mendi inguruetan eta kostaldean. Hodeiak hegoaldean pilatuko dira batez ere, gainera posible da euri pixka bat egitea. Kostaldean hodeitza sareago egongo da eta eguerdi partean ostarteak zabalduko dira.


Iruzkinak