eguraldia
Iragarpena
Erredakzioa
Abisu horia astelehen goizaldera arte luzatu du Euskalmetek, izotz arriskua dela eta. Igandean euria egingo du EAEn eta tenperatura minimoak apur bat igoko dira.
Informazio gehiago (1)
Euskal Meteorologia Agentziak abisu horia astelehen goizaldera arte luzatu du, barnealdean zein kostaldean, izotz arriskua dela eta.
Euskalmeten arabera, zerua hodeitsu egongo da goizean eta iluntzean hodeiak ugarituko dira. Baliteke gauean euria egitea, batez ere, Bizkaian eta Arabako iprarraldean. Tenperatura minimoak apur bat jaitsiko direnez, elur-kota 100-200 metrotan kokatuko da gauean.
Igande goizean hodeiak eta euri arina nagusi izango dira, baina arratsaldean hodeiak gutxituko dira, bereziki, Gipuzkoa ekialdean eta Araba hegoaldean. Eguerdira arte elur-kota 100-200 metrotan egongo da. Tenperatura minimoak apur bat igoko dira eta maximoak, aldiz, bere horretan jarraituko dute edo pixka bat jaitsiko dira.
Astelehenean, hodeiak gutxituko dira eta tenperatur minimoak behera egingo dute. Maximoetan ez da aldaketarik izango edo apur bat igo litezke.
Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpenaeitb.com-en eta ikusi paisaien argazki ederrenak Eguraldiblogen.
orain albiste
albisteak
Erlazionatutako edukiak:
albisteak
Kirola
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa