10:09

eguraldia

Iragarpena

Tenperatura zertxobait igoko da eta lainoak izango dira nagusi

Erredakzioa

Tenperatura maximoa 6 ºC ingurura iritsiko da eta laino gehiago egongo da kosta aldean. Tenperaturak oso baxua izaten jarraituko du eta ipar-ekialdeko haizea ibiliko da.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Eguraldia ez da ia aldatuko datozen egunetan eta hotza eta lainoak izango dira protagonista nagusiak, Euskalmeten iragarpenaren arabera.

Astearte honetan ez da aldaketa handirik espero eguraldi kontuetan. Goizean goiz edonon hotz handia egingo du eta giro eguzkitsua izanagatik, tenperatura maximoak ere negu garaikoak izango dira, 5 ºC ingurukoak barnealdean eta 6-7 ºC ingurukoak kostaldean. Zeruan hodeiak eta urdinguneak tartekatuko dira; lurraldearen hegoaldean iparraldean baino garbiago egongo da. Haizeak ipar-ekialdetik joko du.

Asteazkenean, egunaren lehenengo partean eguraldi lasaia espero dugu. Barnealdeko giroa eguzkitsua eta hotza izango da, kantauri isurialdean, aldiz, hodeitsuagoa eta epelagoa. Arratsaldean hodeiak ugaritu egingo dira eta gauean euri apur bat egin lezake, kostaldean batez ere. Haizea aldakor ibiliko da; egunaren bigarren partean mendebal/hego-mendebaldetik joko du eta indartu egingo da.

Ostegunean hego-ekialdeko haizea ibiliko da; hodeitza sartuko digu Iberiar Penintsula barnealdetik, baina ostarteak ere tartekatuko dira, bereziki kantauri isurialdean. Noizbehinka euri pixka bat egin dezake; goizaldean ipar-mendebaldetik sartuko den fronte batek ukitutakoan eta gauean, Ebro bailaratik sartuko den prezipitazioak. Tenperaturek, minimoek zein maximoek, gora egingo dute.

Ostiraletik aurrera euria egingo du, eta elurra ere egin dezake, tenperaturak oso baxuak izango baitira.

Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena eitb.com-en eta bidali argazkiak Eguraldiblogera.

Iruzkinak