cerrar buscador

Gaixotasun neurodegeneratiboak 2016eko maratoian | EITB Maratoia

EiTB MARATOIA

Maratoia 2016

Gaixotasun neurodegeneratiboak

Gaixotasun neurodegeneratiboak nerbio-sistemari eragiten dioten horiek dira, eta neuronen funtzio-galeraren eta heriotzaren ondorioz gertatzen dira.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Gaixotasun neurodegeneratiboak oso ohikoak dira 65 urtetik gorako pertsonen artean, eta 80 urtetik gorako herritarren erdiei baino gehiagori eragiten diete. Aurreikuspenen arabera, 2020an, Euskadin, 65 urtetik gorako 500.000 pertsona baino gehiago egongo dira eta gaixotasun neurodegeneratiboen kasuak ugaldu egingo dira.

Zer dira gaixotasun neurodegeneratiboak?

Gaixotasun neurodegeneratiboen taldean, nerbio-sistemaren hainbat gaixotasun daude, eta neuronen eginkizunaren galera eta heriotzagatik gertatzen dira. Neuronak apoptosi bidez hiltzen dira. Hantura, tumore edo nekrosi baskularraren zantzurik gabe gertatzen den zelulen heriotza programatua da.

-Adinean aurrera egin ahala, gero eta ohikoagoak dira.

-Agerpen engainagarria dute, modu disimulatuan gertatzen baitia.

-Pixkanaka  eta modu kronikoan garatzen dira.

-Ez dute tratamendu eraginkorrik.

-Maiz gertatzen dira zahartzaroan (65 urtetik aurrera).

-80 urtetik gorako herritarren erdiei baino gehiagori erasaten diete.

Zeintzuk dira sintoma nagusiak?

-Narriadura kognitiboa, batez ere memoriaren galera.

-Aldaketak portaeran.

-Higidura-nahasmenduak, ibiliaren nahasmenduekin edo mugimendu anormalekin.

Zeintzuk dira ohikoenak?

Gaixotasun Neurodegeneratiboen Estrategia Nazionalean (Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioa, 2016) jasotako nazioarteko datuen arabera, 600 gaixotasun neurodegeneratibo baino gehiago daude, eta horien artean, jarraian zehaztutako hauek nabarmendu daitezke:

-Alzheimer gaitza

-Parkinson gaitza

-Lewyren gorputzen dementzia

-Dementzia frontotenporala

-Paralisi supranuklear progresiboa

-Ibiliaren nahasmendu senila

-Alboko esklerosi amiotrofikoa

-Huntington gaitza

Arreta Euskadi

Osakidetzak zerbitzuen estaldura zabala eta kategoria profesionalen zerrenda luzea ditu Euskadi osoko ospitale eta lehen mailako arreta-zentroetan (Osasun Antolakuntza Integratuetan egituratuta), eta gaixotasun hauen diagnostiko, tratamendu, jarraipen eta laguntza alorretan trebatuta daude.

Denek ala denek dituzten gaixoari eta familiei laguntza jarraitua emateko baliabide, tresna eta arreta modalitate berriak (besteak beste, etxez etxeko ospitaleratzea, eguneko unitateak, teknologia berriak, Osarean, laguntza jarraituko unitateak, egoitzak, tutoretzapeko ostatuak…), Osakidetzaren Ildo Estrategikoetan jasota dagoen moduan.

Gainera, gaixotasun bakoitzaren kasu konplexuetarako diziplina anitzeko kontsulta espezializatuak daude, eta horietako batzuk erreferente nazionalak dira.

Ikerketa Euskadin

Osakidetzan gaixotasun neurodegeneratiboen inguruan egiten den ikerketa-lanak 128 proiektu aktibo ditu une honetan, hainbat deialditan lortutako 2 milioi euroko urteko finantzaketarekin. Datuok argi erakusten dute gaixotasun neurodegeneratiboak direla ikerketa lerrorik garrantzitsuenetako bat Osakidetzan.

Datu on horien atzean bi arrazoi argi ditugu: batetik, gaixotasun horien gaineko ezagutza sakona, eta bestetik, Osasun Sailak ikerketa eta berrikuntzaren alde egindako apustu estrategikoa, gure osasunaren inguruko emaitzak hobetzeko eta Euskadiko garapen ekonomikoa sustatzeko (Osasun Ikerketa eta Berrikuntzaren Estrategia 2020).

Osakidetzaren erakunde guztietan gaixotasun hauek ikertzen dituzten talde profesionalak dauden arren, Biodonostia Osasun Ikerketarako Institutua (OSI Donostialdea) nabarmendu behar da, bertan egiten baitira proiektuen erdiak ia.