Gaztea

BIME Live

BIME Live 2021: eguneko sarrerak non erosi eta egunez egun zer ikusi

Gaztea

Bad Gyal, Maikel Delacalle, Trueno, Chill Mafia eta Ana Tijoux Bilbao Arenan izango dira, urriarren 29an eta 30ean. Sarrerak eskuragarri daude jada.

  • Bad Gyal

    Bad Gyal. Argazkia: Youtube

Urriaren 29an eta 30ean izango da aurtengo BIME Live jaialdia, Bilbao Arenan. Estilo urbanoen aldeko apustu argia eginda, besteak beste, Bad Gyal, Maikel Delacalle, Natos y Waor eta Chill Mafia izango dira ikusgai.

Covid-19aren kontrako osasun neurrien arabera zehaztu dute kontzertuon edukiera, eta asteburu osorako abonuak agortuta dauden arren, eguneko tiketak atera dituzte.

Programazioa, egunez egun

Urriak 29

Bad Gyal

Trueno

Maikel Delacalle

Frente Cumbiero

Urriak 30

Natos y Waor

Chill Mafia

Ana Tijoux

Laura Sam eta Juan Escribano