15:40

Gaztea

Sareak

Sareetan ikusia: Britney Spearsen haurdunaldia eta C. Tangana Barakaldon

B. F. | EITB Media

Britney Spears artistak haurdun dagoela iragarri du gaur, Instagram bidez. Spearsen hirugarren haurra izango da bidean datorrena.

  • Britney Spears

    Britney Spears. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Aste Santu bezperan, bi albiste izan dira protagonista gure sare sozialetako time-lineetan: Britney Spearsen hirugarren haurdunaldia eta C. Tanganak Barakaldoko Bizkaia Arenan emandako kontzertua.

Aitaren tutoretzapetik libratu eta bost hilabetera, Britney Spearsek haurdun dagoela iragarri du sare sozialetan. Abeslariaren hirugarren haurra izango da bidean datorrena, eta Sam Ashgarirekin duen lehena.

Aitaren kontrako epaiketan, artistak salatu zuen familiak antisorgailuak hartzera behartu zuela eta ez ziola haurdun gelditzen uzten.

C. Tanganaren kontzertua

Apirilaren 9an, C. Tangana espainiar musikariak Barakaldoko Bizkaia Arena bete zuen, 'Sin cantar ni afinar' birako zuzeneko gogoangarrian.

El Niño de Elche, Rita Payes, La Hungara eta beste hamaika musikariz inguratuta, erakustaldi zirraragarria egin zuen madrildar artistak. Mahai handi baten bueltan, 'El Madrileño' diskoko errepertorioa abestu zuen, goitik behera.

Musikaz haratago, ikus-entzunezko ikuskizun paregabea izan zen larunbatekoa: pantaila erraldoiak, oholtza gaineko artisten pausoak jarraitzen zituzten steadicamak eta zinematografikotzat jo daitekeen errealizazioa.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean