14:09

Gaztea

Musika

Gaur ezagutuko ditugu aurtengo Musika Bulegoa Sarien hamar irabazleak

B. F. | EITB Media

Barakaldoko BEC!en izango da aurtengo Musika Bulegoa Sarien VI. edizioa. Bertan, aurtengo proposamenen arteko hamar onenak aukeratuko dituzte epaimahaia, zuzendaritza batzordea eta Etxepare Euskal Institutuaren artean.

  • Musika Bulegoa Sariak 2022

    Musika Bulegoa Sariak 2022

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Gaur ospatuko da 2022ko Musika Bulegoa Sarien gala, Barakaldoko BEC!en, 19:00etatik aurrera. Bertan, aurten aurkeztu diren hamar proposamen onenak sarituko dituzte. Horietako zortzi adituek osatutako epaimahaiak aukeratu ditu, beste bat Musika Bulegoaren zuzendaritza batzordeak eta, azkena, Etxepare Euskal Institutuak.

Izenik aurreratu ez duten arren, sari banaketaz gain, galan zuzeneko musikaz gozatzeko aukera izango da. Musikaren alorreko langileek (promotoreak, musikariak, irakasleak, teknikariak, kazetariek...) gonbidapena eskuratzeko aukera dute oraindik, honako formularioa beteta.

Bertaratzerik ez dutenek, ekitaldia zuzenean jarraitzeko aukera izango dute, Musika Bulegoaren YouTube kanalean.

Euskal Herriko musikaren sektorean lan egiten duen edozein agentek aurkeztu zitekeen  Musika Bulegoa Sarietarako hautagaitza, eta 2021eko abenduaren 15etik 2022ko otsailaren 10era arteko epea izan da. Orotara, 100 proposamenetik gora jaso dituzte aurten.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean