11:05

Gaztea

Musika

Kalean da Rosaliaren azkena: ‘DESPECHÁ’ bideokliparen inguruan jakin beharreko guztia

B. F. | EITB Media

Mallorcan grabatu dute udako abestiaren bideoklipa. Hiru egun lehenago estreinatu zuen abestia Rosaliak, Barakaldoko BEC!en emandako kontzertuaren ostean.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Rosaliak DESPECHÁ abestiaren bideoklipa plazaratu du. 15 orduan, hiru milioi zazpiehun ikustalditik gora izan ditu YouTuben, eta, sare sozialetan, joera bilakatu da hainbat orduz.

Mallorcako Portixol inguruan grabatu zuten klipa uztailaren 30ean, Rosaliaren nazioarteko lehen bira egin bitartean. Zaleek, baina, abestia hiru egun lehenago ezagutzeko aukera izan zuten, uztailaren 27an. Bada, egun horretan, Rosaliak Barakaldoko BEC!en emandako kontzertuan, abestia gau hartan aterako zuela iragarri zuen: "Bira honetan jotzen hasi naizen abesti honek Despechá du izena eta, Jainkoa lagun, gaur gauean aterako da".

Giro udatiarra eta ohiko konpainia

Bideoan, Mediterraneo kostaldeko kostunbrismoa da nagusi. Hondartzako toallak, hozkailu txikietan eramandako jakiak eta umeen arteko jolasak; familiak, hondartza egun eguzkitsuaz gozatzen.

Rosaliaren bakarkako planoez gain, hainbat lagunez inguratuta agertzen da kataluniar musikaria: Motomami Tourreko dantzariak, haurrak, andre-gizonak eta agureak.

Mitch Ryanen gidaritzapean

Mitch Ryan izan da DESPECHÁ bideoaren zuzendaria. Publikatu berri dena ez da Rosaliarentzat egindako lehen lana; izan ere, Delirios de Grandeza eta Hentai kanten bideoklipak zuzentzeaz ere arduratu da artista estatubatuarra.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean