13:49

Gaztea

Musika

Quevedo, Becky G, Delaossa, Villano Antillano, Eix eta Cauty, irailaren 23an, BEC!en

B. F. | EITB Media

Distrito Urbano Festivalen lehen edizioa egingo dute Barakaldoko BEC!en. Oraindik ordutegirik iragarri ez duten arren, sarrerak salgai daude, 40 eurotik gorako prezioan.

  • Quevedo

    Quevedo. Argazkia: Laura Ouch

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Barakaldoko BEC!ek Distrito Urbano Festivalen lehen edizioa hartuko du irailaren 23an. Bertan ikusiko ditugu Quevedo, Becky G, Delaossa, Villano Antillano, Eix eta Cauty artistak.

Vista al mar izeneko azken abestia estreinatu eta astebetera, gurean izango da Quevedo artista kanariarra, Bizarrap ekoizlearekin egindako sesioaren arrakastaren atzetik. Abestiak marka guztiak hautsi ditu uda honetan, eta Spotify Global 50 (mundu mailako 50 abestirik entzunenen zerrenda) lehen postua eskuratu duen lehen artista espainiarra izan da Quevedo.

Distrito Urbano Festivaleko sarrerak salgai daude oraindik (40€ sarrera orokorrak eta 80€ lehen ilaretakoak), hemen.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean