EAE-ko Hauteskundeak 2024 -
I-25eko hauteskundeak
Nicolas de Miguel, Ciudadanosen lehendakarigaia
Oraindik hauteskunde primarioak egin behar dituzte, baina, oraingoz, De Miguel hautagaitza aurkeztu duen bakarra da.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Nicolas de Miguel EAEko Ciudadanoseko bozeramaileak hautagaitza aurkeztu du irailaren 25eko hauteskunde autonomikoetan alderdi laranjaren lehendakarigaia izateko.
Nolanahi ere, hauteskunde primarioak egin behar dituzte lehendakarigaia aukeratzeko. Oraingoz, De Miguel da izena eman duen bakarra.
Hori bai, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako zerrendaburuak aukeratzeko ez dute barne hauteskunderik egingo du, alderdiak 150 afiliatu baino gutxiago dituelako.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea