EAE-ko Hauteskundeak 2024 -
Ciudadanos
De Miguel: 'Talde propioa sortzea izango du helburu Ciudadanosek'
Helburuen artean "nazionalismo baztertzaileari aurrez aurre begiratu ahal izateko ahotsa izatea" aipatu du Ciudadanoseko lehendakarigaiak.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Nicolas de Miguel Ciudadanoseko lehendakarigaiak bi helburu ezarri ditu EAEko hauteskundeetarako: Eusko Legebiltzarrean talde propioa sortzea eta "nazionalismo baztertzaileari aurrez aurre begiratu ahal izateko ahotsa izatea".
Jose Manuel Villegas Ciudadanoseko idazkariorde nagusiak eta Fran Hervias Antolakuntza idazkariak De Miguel baieztatu dute lehendakarigai gisa, barne hauteskundeetan Iñaki Quintana menperatu ostean (73 boto, 56ren aurka).
Hautagaiak esan du "zentroa, zentzutasuna, sen ona eta elkarrizketa” defendatuko dituela.
Gainera, helburuak "irabaztea" eta talde parlamentarioa osatzea direla nabarmendu du.
Horren esanetan, Ciudadanosek "aurre" egingo die PPri eta PSOEri, "Estatu zen urria" dutelako,
Era berean, bere alderdia "nazionalismo baztertzaileari aurrez aurre begiratzeko ahotsa" izango dela esan du.