EAE-ko Hauteskundeak 2024 -
APIRILAK 5
Berdeak gabe EAJren alternatiba ulergaitza dela adierazi dio Equok Podemosi
Hauteskundeetarako hautagaitzak aurkeztu dituzte alderdiaren Gasteizko egoitzan.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Equo Berdeak alderdiko lehendakaritzarako Jose Ramon Becerra hautagaiak apirilaren 5eko hauteskundeetan EAJri tokia kentzeko ezkerren alternatiba "ideia interesgarria" izan daitekeela ziurtatu du, baina formula hori "hankamotz" dagoela berdeak kanpoan utziz ohartarazi dio Elkarrekin Podemosi.
Becerrak hauteskundeetarako zerrendaburu den Arabako hautagaitzak aurkeztu ditu alderdiaren Gasteizko egoitzan. Ekitaldian Bizkaiko Estella Garcia eta Gipuzkoako Edurne Baranda zerrendaburuak egon dira, baita Erika Martinez alderdiko bozeramailea ere.
Equo bakarrik aurkeztuko da hauteskunde autonomikoetara, Podemosek alderdi berdea Elkarrekin Podemosen koaliziotik kanpo uztea erabaki ondoren.
Alderdi morearen erabaki hori azaroko hauteskunde orokorretan Equok Mas Pais babestu zuelako hartu zen, EAEn bazkideek hautagaitzarik babestu ez arren.
Becerrak gogor kritikatu du "betoa", eta Elkarrekin Podemoseko lehendakaritzarako Miren Gorrotxategi hautagaiak hauteskundeen ondoren EH Bildu eta PSE alderdiekin Eusko Jaurlaritza osatzeko bidali duen mezuaz aritu da.
Becerrarentzat, bukatu den legealdian Elkarrekin Podemoseko parlamentarien taldeko kide izan dena, Gorrotxategik nahi duen alternatiba "hankamotz irtengo da" aukera berdea kanpoan utziz.