EAEko hauteskundeak 2020: EAEko hauteskundeak, uztailaren 12an | EITB Hauteskunde autonomikoak

EAE-ko Hauteskundeak 2020

11:09

EAE-ko Hauteskundeak 2020

U12KO HAUTESKUNDEAK

12 hautesleku berri jarriko dituzte Bilbon uztailaren 12ko hauteskundeetarako

EITB.EUS

Udalak errolda-txartela arretaz aztertzeko gomendatu du. Etxera bidaltzen dute, herritarrari botoa non eman behar duen jakinarazteko.

  • Hautesleku bat

    Hautesleku bat. ETBko bideo batetik ateratako irudia.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Bilbok 56 hautesleku eta 359 hauteskunde-mahai izango ditu uztailaren 12an Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako. Aurreko hauteskundeetako datuekin alderatuta, mahai kopuru bera izango da, baina 12 hautesleku gehiago, ohikoak baino % 25 gehiago, hain zuzen ere. Hauteskunde-mahaien zozketa gaur egin da.

Helburua espazio gehiago eskaintzea da, Bilbon botoa emateko eskubidea duten 273.007 pertsonak hauteslekuetara jende pilaketarik gabe joan daitezen.

Hauteskunde-mahaiak zabaltzeak Bilboko hautesleen % 16k ohikoa ez den beste hautesleku batean bozkatuko dutela esan nahi du, eta % 43k, berriz, hautesleku berean baina ohikoa ez duten hauteskunde-mahai batean egingo dute.

Hori dela eta, Udalak herritarrei errolda-txartela arretaz kontsultatzeko eskatzen die. Txartel hori etxeetara bidaltzen da, oraingo honetan zein hautesleku esleitu zaion jakinarazteko.

Gainera, errolda-informazio hori emateko eta bozketa-egunean nahasterik ez izateko, Udalak online tresna berri bat jarri du geobilbao.eus udal-webgunean. Tresna horrek, herritar bakoitzari botoa emateko zein hautesleku dagokion kontsultatzeko aukera ematen du.

Ondorengoak dira hautesleku berriak:

· Ekonomia eta Enpresa Fakultatea – Sarriko. Euskal Herriko Unibertsitatea: 5 mahai, Ibarrekolandako BHItik lekualdatutakoak. 

· Deustuko Udaltegia: 6 mahai, Deustuko HLHItik lekualdatutakoak. 

· Zurbaran BHI-LJ: 4 mahai, Zurbaran HLHItik lekualdatutakoak.

· Castañosko udaltegia: 2 mahai, Epaltzaren Alarguna HLHItik lekualdatutakoak.

· Auzo Faktory Matiko: 2 mahai, Epaltzaren Alarguna HLHItik lekualdatutakoak. 

· Begoñako udaltegia: 5 mahai, Luis Briñas HLHI-BHItik lekualdatutakoak. 

· Karmelo Ikastola: 4 mahai, Larreagaburu (Mina del Morro) HLHItik lekualdatutakoak. 

· San Frantziskoko udaltegia: 5 mahai, Miribilla HLHItik lekualdatutakoak. 

· Abandoko udaltegia: 5 mahai, Cervantes HLHItik lekualdatutakoak. 

· SPRI-Eusko Jaurlaritza: 4 mahai, Indautxuko Eskolatik lekualdatutakoak.

· Azkuna Zentroa: 2 mahai, Indautxuko Eskolatik lekualdatutakoak.

· Errekaldeko udaltegia: 6 mahai, Gabriel Aresti HLHItik lekualdatutakoak.

· Basurtuko udaltegia: 6 mahai, Basurtu HLHItik lekualdatutakoak.

· Erruki Etxeko ohiko bi mahaiak Bilboko Ingeniaritza Eskolara pasatu dira.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    • BILATZAILEA
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena