EAEko hauteskundeak 2020: EAEko hauteskundeak, uztailaren 12an | EITB Hauteskunde autonomikoak

EAE-ko Hauteskundeak 2020

17:19

EAE-ko Hauteskundeak 2020

Hauteskunde mahaiak

U12ko hauteskunde mahaien osaera ekainaren 13tik 17ra zozkatuko dute

Agentziak | Erredakzio

24.000 pertsonak, 8.000 titularrek eta 16.000 ordezkok, osatuko dituzte hauteskunde mahaiak uztailaren 12an, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Legebiltzarrerako hauteskundeetan.

  • Hautestontziak

    2.678 hauteskunde mahai paratuko dituzte EAEko hauteskundeetan

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

24.000 pertsonak (8.000 bat titular eta 16.000 ordezko inguru) osatuko dituzte hauteskunde mahaiak, uztailaren 12an, Eusko Legebiltzarrerako bozetan. Erroldatuta dagoen edozein pertsona dei dezakete titular zein ordezko gisa mahaia osatzera, 70 urtetik beherakoa bada eta irakurtzen eta idazten badaki, ekainaren 13tik 17ra egingo duten zozketan aukeratua izanez gero.

Mahai bakoitza lehendakari batek eta bi bokalek osatzen dute, udalerri bakoitzean erroldatutako biztanle guztien arteko zozketan ateratakoek. Zozketa horretan, gainera, kide bakoitzarentzako bi ordezko aukeratuko dira, Eusko Jaurlaritzak gaur ohar batean azaldu duenez.  

Aukeratutakoek izendatu eta hiru eguneko epean jasoko dute jakinarazpena, hauteskunde hauetan paratuko dituzte 2.678 mahaietako batean (426 Araban, 1.400 Bizkaian eta 852 Gipuzkoan) egon behar badira.

Eskuliburua

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak hauteskunde mahaia osatzen duten titular eta ordezkoentzako eskuliburuaren 35.000 ale argitaratu ditu, eta oraingoan eranskin bat gaineratu dute, koronabirusarekin kutsatzea ekiditeko jarraibide sanitarioen berri emateko.

Salbuespenak

Lehendakari eta bokal postuak eta berorien ordezkoenak nahitaez bete beharrekoak dira erroldan dauden eta zozketan atera diren herritar guztientzat. Horretatik salbuetsita gelditzen dira soilik gaixorik eta ospitaleratuta daudenak, hauteskunde barrutitik kanpo bizi direnak, itsasoratuta daudenak, legeak hautaezintzat jotzen dituenak, haurdunaldiaren seigarren hiletik aurrera edo amatasun bajan daudenak, bederatzi urtera arteko haurrak edoskitzen ari direnak eta 65 urtetik gorakoak

Gainera, ezingo dute hauteskunde mahaietan parte hartu Hauteskunde Batzordeetako kideek, hautagai gisa aurkeztu direnek, hauteskunde-bidezko edo aukerako izendapenezko herri kargudunek eta beren eskubide zibil eta politikoak erabat indarrean izan ez dituztenek. Bestalde, pertsona gorrek mahaiko kideak izan daitezke, aukeratu badituzte, eta zein hizkuntzako interprete baten laguntza izango dute. Horretarako, Hauteskunde Batzordearekin harremanetan jarri beharko dira.

85 euro

Mahaiko lehendakariak eta bokal bakoitzak 85 euro jasoko dituzte eta Gizarte Segurantzaren estaldura izango dute, gerta dakizkien kontingentzia eta egoeretarako.

Gainera, herritarrek Euskal Autonomia Erkidegoko uztailaren 12ko hauteskundeen informazioa ugari aurkituko dute hauteskundeak.eus webgunean.

Horrez gain, Segurtasun Sailak hauteskunde informazioa jasotzeko beste bide batzuk prestatu ditu, hala nola 012 telefono zenbakia, kontsulta pertsonalizatuak jasoko dituena, eta @hauteskundeak Twitterreko profila.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    • BILATZAILEA
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena