EAEko hauteskundeak 2020: EAEko hauteskundeak, uztailaren 12an | EITB Hauteskunde autonomikoak

EAE-ko Hauteskundeak 2020

14:21

EAE-ko Hauteskundeak 2020

U12 HAUTESKUNDEAK

Hauteskunde Batzordeek 18 alderdi politiko aldarrikatu dituzte uztailaren 12rako

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Hamabi hiru Lurralde Historikoetan aurkeztu dira, bost hautesbarruti bakarrean eta bat bitan.

  • Gizon bat bozkatzera joaten

    Gizon bat bozkatzera joaten. ETBko bideo batetik ateratako irudia.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Hauteskunde Batzordeek atzo, astelehena, aldarrikatu zituzten hiru Lurralde Historikoetako bakoitzean Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan parte hartuko duten hautagai-zerrendak. Guztira 18 alderdi politiko aldarrikatu dituzte, horietako hamabi hiru Lurralde Historikoetan aurkeztu dira, bost barruti bakarrean eta bat bitan. Aldarrikatutako hautagai-zerrendak gaur argitaratu dira Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

Hauek dira Euskal Autonomia Erkidegoko hiru Lurralde Historikoetako bakoitzean hautagai-zerrendak aurkeztu dituzten hamabi alderdi politikoak: Euzko Alderdi Jeltzalea, Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra (PSOE), Animalien Tratu Txarren Aurkako Alderdi Animalista (PACMA), Euskal Herria Bildu (EH Bildu), Aulki Zuriak, Equo Berdeak, Vox (Vox), Bidezko Mundurantz (PUM+J); PP+Cs (PP+Cs), Elkarrekin Podemos, Recortes Cero Los Verdes (Recortes Cero LV) eta Libres por Euskadi.

Horiez gain, beste bost dira hautagai-zerrendak Lurralde Historiko bakarrean aurkeztu dituzten alderdiak: Ongi Etorri (Araba); Alderdi Humanista (Bizkaia); Unión Cristiano Demócrata Española (UCDE) (Gipuzkoa); Euskadiko Langileen Alderdi Komunista (PCTE) (Bizkaia) eta Alderdi Libertarioa (Gipuzkoa).

Liga Foralista – Foruzaleak Arabako eta Bizkaiko hautesbarrutietan aurkeztuko da.

Hautagai-zerrendak EHAAn argitaratu ondoren, aldarrikapenaren aurkako errekurtsoa aurkezteko epea zabaldu da. Zehazki, inpugnazioak ekainaren 17n eta 18an aurkeztu beharko dira eta epaitegiek ekainaren 20rako eman beharko dute euren erabakia. Inpugnatutako hautagai-zerrendek erabakia Konstituzio Auzitegiaren babes-errekurtsopean jarri ahal izango dute, eta horri buruzko erabakia hauteskunde-kanpaina hasi aurretik, (ekainaren 26) eman beharko luke.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    • BILATZAILEA
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena