EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

Hauteskunde-kanpaina

Garcia Egea: "U12an, EAJ eta PSE-EE, ala PP+Cs koalizioaren zentzuzko alternatiba"

EAJk enpresari gazteekin hitz egin du; EH Bilduk, hezkuntza-sistemaz; Elkarrekin Podemos-IUk, ezkerreko Gobernu batez; PSE-EEk, lankidetzaz; eta Equo Berdeakek, enplegu berdeaz.

Teodoro Garcia Egea eta Carlos Iturgaiz, Zuhatzu Kuartangon. Argazkia: EFE.
Teodoro Garcia Egea eta Carlos Iturgaiz, Zuhatzu Kuartangon
Teodoro Garcia Egea eta Carlos Iturgaiz, Zuhatzu Kuartangon. Argazkia: EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Uztailaren 12ko hauteskundeetarako kanpaina azken astean sartu da astelehen honetan, eta euskal alderdiek, aurreko egunotan bezala, botoa eskatzen jarraitu dute. Hala, Iñigo Urkullu EAJko lehendakarigaiak esan du enpresariek ez dutela zertan kezkatu “independentziarako" balizko "bide batengatik"; EH Bilduk ziurtatu du "aurrerapauso sendoak" emango dituela "agortuta" ikusten duen hezkuntza-sistema indartzeko; Pablo Iglesiasek, Elkarrekin Podemos-IUko ekitaldi batean, eskatu du Euskadiko normalizazioa ezkerreko Gobernu batean gauzatzea; Teodoro Garcia Egeak, PP+Cs koalizioko ekitaldi batean, esan du igandean "EAJ eta PSE-EE, ala gure koalizioaren zentzuzko alternatiba" hautatu behar dela; PSE-EEk krisia gainditzeko irteera "bidezkoa" eskaini du, guztiekin elkarlanean; eta Equo Berdeakek proposatu du langileak berriro gaitzea, lanpostu berdeetara bideratzeko.

Urkulluk esan du enpresariek ez dutela zertan kezkatu "independentziarako" balizko "bide batengatik"

Iñigo Urkullu lehendakarigaiak esan duenez, berriro ere lehendakaria izango balitz, enpresariek ez lukete zertan kezkatu Eusko Jaurlaritzaren "independentziarako" balizko aldebakarreko "bide batengatik", edo horrek ekonomia-jardueran izango lukeen eraginagatik. Urkulluk Ajebask Enpresari Gazteen Elkartearekin egin du kanpaina-ekitaldia, eta bertan onartu du COVID-19ak sortutako egoera "oso zaila eta larria" dela; esan duenez, hori kontuan izanik, helburu nagusia da "herrialdea berriro zutik jartzea". Horrez gain, koronabirusaren berragertzea gertatuko balitz, "erantzun kirurgikoa" nahikoa litzateke, ez litzateke berriro herritarrak zertan konfinatu behar.

BIDEOA | Igandeko hauteskundeetan parte hartzeko deia egin du Iñigo Urkulluk

Igandeko hauteskundeetan parte hartzeko deia egin du Iñigo Urkulluk
Igandeko hauteskundeetan parte hartzeko deia egin du Iñigo Urkulluk
Igandeko hauteskundeetan parte hartzeko deia egin du Iñigo Urkulluk

1:23

Urkulluk EAJk hauteskunde hauetarako dituen hamabost herrialde-proiektuak aurkeztu ditu; lehenik eta behin, langabezia-tasa berriro % 10etik behera kokatzea zehaztu du, eta, azken helburu gisa, adierazi du EAJk asmoa duela akordioa lortzeko "estatus politiko berrirako, Euskadik autogobernu handiagoa eta hobea izan dezan". Enpresari batek galdetu dio zein den haren proiektua, independentzia ala Espainiaren barneko autogobernuan sakontzea, eta hautagaiak esan duela, alde batetik, ez dagoela ados independentziarako aldebakarreko bideari ekitearekin, eta, beste alde batetik, ez duela hori "posible" ikusten.

Halaber, EAJko lehendakarigaiak adierazi duenez, Euskadiko osasungintzak erakutsitako erantzun-ahalmena kontuan izanik, pandemiaren berragertzea egongo balitz ez litzateke beharrezkoa izango berriro ere konfinamendua Euskal Autonomia Erkidego osoan ezartzea; izan ere, nahikoa izan liteke jarduera "kirurgiko" batekin, hau da, balizko kutsaduren fokuan oinarritutako jarduera batekin.

Arratsaldean, Barakaldon, Iñigo Urkulluk eta EAJko presidente Andoni Ortuzarrek "mobilizazioa" eskatu die euren boto-emaileei; izan ere, "inkestak ikusita", uste dute arriskua dagoela EAJko hautesleak "lotan" egoteko, inkestek jeltzaleei ematen dietelako garaipen argia.

BIDEOA | Urkullu: 'Igandeko hauteskundeak oso serio hartu behar ditugu'

Urkullu: 'Igandeko hauteskundeak oso serio hartu behar ditugu'
Urkullu: 'Igandeko hauteskundeak oso serio hartu behar ditugu'
Urkullu: 'Igandeko hauteskundeak oso serio hartu behar ditugu'

1:41

"Balio duen inkesta bakarra dago, alegia, igandekoa, hauteskunde-eskolak itxita aterako dena. Ez fidatu, ni ez naiz fidatzen", esan du Ortuzarrek. Azaldu duenez, EAJren helburua da hiru lurraldeetan beste ordezkari bana erdiestea: "Ez gaitezen lotan egon. Helburua argia da, 31. Zaila, baina ez ezinezkoa", esan du EAJko presidenteak.

EH Bilduk ziurtatu du "aurrerapauso sendoak" emango dituela "agortuta" ikusten duen hezkuntza-sistema indartzeko

EH Bilduk akordio programatikoa hitzartu du astelehen honetan Ikasleen Sindikatuarekin, "EAJrenak ez diren Gobernuak osatu eta ezkerreko politiken alde egiteko". Akordio horretan, euskal hezkuntza-sistema berritzearen alde egin dute; izan ere, Maddalen Iriarte lehendakarigaiaren esanetan, "erabat agortuta" dago, eta, gainera, "Urkulluk beste murrizketa-etapa bati ekin dio, horretan". Hortaz, EH Bilduk konpromisoa hartu du "aurrerapauso sendoak emateko, bai erakundeetan, bai gizarte-mobilizazioan ere".

BIDEOA | EH Bilduk Ikasle Sindikatuarekin egitarau-akordioa sinatu du

EH Bilduk Ikasle Sindikatuarekin egitarau akordioa sinatu du
EH Bilduk Ikasle Sindikatuarekin egitarau akordioa sinatu du
EH Bilduk Ikasle Sindikatuarekin egitarau akordioa sinatu du

1:0

EH Bilduko eta Ikasleen Sindikatuko ordezkariek topaketa egon dute Bilbon, eta dokumentua sinatu dute. Aztertu dute irakaskuntza publikoa egun bizitzen ari den "gizarte-larrialdiko egoera", bai eta Estatuko eta Euskal Autonomia Erkidegoko egoera politikoa ere. Akordioan jasota dagoenez, Ikasleen Sindikatuak EH Bildu bozkatzea eskatuko die gazteei. Iriartek Ikasleen Sindikatuaren babesa eskertu du, eta nabarmendu du garrantzitsua dela: "Beste sektore batek bat egin du gurekin. Ezkerreko alternatiba bakarra garela ikusi dute, eta horregatik eskatuko dute gure aldeko botoa ematea".

Arratsaldean, Jasone Agirre Bizkaiko zerrendaburuak, Igorren, berretsi du "boto subiranista bakarra EH Bildurena" izango dela: "Mendia-Urkullu koalizioaren aldeko botoa erabakitzeko eskubidearen aurkako botoa da", esan du. Agirreren esanetan, PSE-EEko Idoia Mendia eta EAJko Iñigo Urkullu hautagaiek "hauteskunde-marka bera ordezkatzen dute, uko egitearen koalizioarekin".

Errenterian, Maddalen Iriartek ere azpimarratu du "Mendia-Urkullu koalizioarentzako botoa erabakitzeko eskubidearen aurkako botoa" dela, eta nabarmendu du "igandeko boto-paper subiranista bakarra" EH Bildurena izango dela. Iriartek deia egin du "hautestontziak boto subiranista askoz betetzeko", eta, era berean, eskatu du inork ez engainatzeko bere burua: "Urkullu bozkatzea PSOE bozkatzea da, eta Mendia bozkatzea EAJ bozkatzea da. EH Bildurentzako botoak bakarrik ordezkatzen du herri honen erabakitzeko eskubiderako baiezkoa", zehaztu du. 

BIDEOA | EH Bilduk ziurtatu du ez dutela onartuko COVIDaren ondorengo krisia betikoek ordaintzea

EH Bilduk ziurtatu du ez dutela onartuko COVIDaren ondorengo krisia betikoek ordaintzea
EH Bilduk ziurtatu du ez dutela onartuko COVIDaren ondorengo krisia betikoek ordaintzea
EH Bilduk ziurtatu du ez dutela onartuko COVIDaren ondorengo krisia betikoek ordaintzea

1:4

Iglesiasek eskatu du Euskadiko normalizazioa ezkerreko Gobernu batean gauzatzea

Pablo Iglesias Unidas Podemoseko idazkari nagusi eta Espainiako Gobernuko bigarren presidenteordeak eskatu du Euskadin ETAko terrorismoaren ostean dagoen "normalizazioa" Gobernuko akordioetara eramatea, Elkarrekin Podemos-IUren, EH Bilduren eta PSE-EEren arteko hiruko itunarekin. Koalizioaren ekitaldi nagusia Bilboko Euskalduna Jauregian egin dute, eta sei agintarik hartu dute parte: Iglesiasek, Alberto Garzonek, Miren Gorrotxategi lehendakarigaiak, Pilar Garridok, Roberto Uriartek eta Isabel Saludek.

Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemos-IUko lehendakarigaia: elkarrizketa, ETB1en

BIDEOA | Pablo Iglesias: "EAJk urte batzuk oposizioan egin behar ditu"

Pablo Iglesias: "EAJk urte batzuk oposzioan egin behar ditu"
Pablo Iglesias: "EAJk urte batzuk oposzioan egin behar ditu"
Pablo Iglesias: "EAJk urte batzuk oposzioan egin behar ditu"

0:45

Miren Gorrotxategi, Euskadi Irratiko 'Faktoria'n: 'Behingoz, ezkerreko gobernuak osatzeko izan ditugun oztopoak baztertu behar ditugu!'

Iglesiasek esan duenez, "adostasuna dago Euskadin: EAJk urte batzuk oposizioan eman behar duelako ustea dago", EH Bilduren, PSE-EEren eta Elkarrekin Podemos-IUren arteko koalizio Gobernua osatzeko. Halaber, eskatu die beste bi alderdiei "eskuzabalak" izan daitezela, eta ez dezatela esan "beste lau edo zortzi urte itxaron beharko dela ezkerreko Gobernua izateko. Euskal gizarteak merezi du".

Miren Gorrotxategik, bere aldetik, aurpegiratu dio PSE-EEri uste duela nahikoa dela "nazionalismoa geldiarazteko indarra egitearekin", eta EH Bilduri, aldiz, leporatu dio ados egotea "oposizioan egotearekin". Hautagaiak eskatu die "euren arteko lehiak alde batera uztea", eta ezkerreko hiruko Gobernuarekin bat egin dezatela.

BIDEOA | Iglesias:'Zaldibar edo De Miguel bezalako kasuen ostean, EAJk oposiziora joan behar du'

Iglesias:'Zaldibar edo De Miguel bezalako kasuen ostean, EAJk oposiziora joan behar du'
Iglesias:'Zaldibar edo De Miguel bezalako kasuen ostean, EAJk oposiziora joan behar du'
Iglesias:'Zaldibar edo De Miguel bezalako kasuen ostean, EAJk oposiziora joan behar du'

0:47

Gogora ekarri duenez, "Urkulluk berak esan du anakronismoa dela egoera politikoa ezkerraren eta eskuinaren artean banatzea". EAJko lehendakarigaiak, Gorrotxategik zehaztu duenez, "ezkerrekotzat jo du bere burua". 

Garcia Egeak dio igandean "EAJ eta PSE-EE, ala gure koalizioaren zentzuzko alternatiba" hautatu behar dela

Teodoro Garcia Egea PPko idazkari nagusiaren esanetan, igande honetan euskal herritarrek bi aukera izango dituzte, euren artean hautatzeko: "EAJ eta haren bazkideak (PSE-EE)" ala "PP+Cs koalizioak eskainitako zentzuzko alternatiba"; izan ere, azken horrek "politika erabilgarria eta proposamen koherenteak" eskaintzen ditu, COVID-19ak eragindako krisi ekonomikotik irteteko. Zuhatzu Kuartangon egindako hauteskunde-ekitaldi batean, Garcia Egeak konpromisoa hartu du lehen sektoreari zergak jaisteko neurriak bultzatzeko, eta "EAJren bazkideek Espainiako Gobernuan egindako kudeaketa oso txarra" gaitzetsi du; izan ere, Garcia Egearen hitzetan, baliteke Arabako Errioxako ardoek, Ameriketako Estatu Batuetara esportatuak direnean, zerga berezia ordaindu behar izatea.

BIDEOA | Nekazari eta abeltzanei babesa erakutsi nahi izan die Carlos Iturgaizek

Nekazari eta abeltzanei babesa erakutsi nahi izan die Carlos Iturgaizek
Nekazari eta abeltzanei babesa erakutsi nahi izan die Carlos Iturgaizek
Nekazari eta abeltzanei babesa erakutsi nahi izan die Carlos Iturgaizek

0:39

Carlos Iturgaiz koalizioko lehendakarigaiak, bere aldetik, eskatu du igandean "zentro-eskuinarentzako botoa ez barreiatzea, Eusko Legebiltzarrean agian ordezkaritzarik izango ez duten aukeren artean"; Vox izan du hizpide adierazpen horretan. Botoa sakabanatzeak, Iturgaizen esanetan, "abertzaleei egiten die mesede".

Gerora, Barakaldon egindako ekitaldi batean, Iturgaizek eskatu du boto konstituzionalista bere koalizioan biltzea. Azaldu duenez, nazionalismoak PSE-EErekin egingo du ituna, "prebendak eta besaulki eta txosna ofizialak euren artean banatzeko", eta Elkarrekin Podemos-IUrekin ere, "EAEko Aurrekontuetan egin zutenez". EH Bildurekin ere egingo dute, haren esanetan, Estatutu berria mahai gainean jartzeko: "Horren helburua da gizartea zatitzea".

BIDEOA | PP+Cs koalizioak zuzentzen dituen erkidegoetako lana goraipatu du Iturgaizek

PP-Cs koalizioak zuzentzen dituen erkidegoetako lana goraipatu du Iturgaizek
PP-Cs koalizioak zuzentzen dituen erkidegoetako lana goraipatu du Iturgaizek
PP-Cs koalizioak zuzentzen dituen erkidegoetako lana goraipatu du Iturgaizek

0:35

Mendiak krisia gainditzeko irteera "bidezkoa" eskaini du, guztiekin elkarlanean

Idoia Mendia PSE-EEko lehendakarigaiak "krisi hau gainditzeko irteera bidezkoa" eskaini die herritarrei: "Denok gure lekua dugun irteera bat, inor atzean utziko ez duena, elkarlanetik, eragile sozial eta ekonomiko guztiekin, alderdi eta Gobernu guztiekin". Barakaldon esan du hori, hauteskunde-ekitaldi batean; Jose Luis Abalos Espainiako Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendarako ministro eta PSOEko Antolakuntza idazkaria ere izan da bertan.

BIDEOA | Euskadik berreraikitze-prozesua aurrera eramateko PSE-EE ezinbestekoa dela dio Mendiak

Euskadik berreraikitze-prozesua aurrera eramateko PSE ezinbestekoa dela dio Mendiak
Euskadik berreraikitze-prozesua aurrera eramateko PSE ezinbestekoa dela dio Mendiak
Euskadik berreraikitze-prozesua aurrera eramateko PSE ezinbestekoa dela dio Mendiak

0:35

Mendiak esan duenez, "Espainiako Gobernuaren proiektu sozialistarekin batera bagoaz, Euskadiko etorkizuna ona izango da. Gobernuak aurrez aurre jarriz, ez dugu ezer lortuko", ohartarazi du, eta nabarmendu du gerora: "Zenbat eta guretzako babes handiagoa, orduan eta liskar gutxiago eta akordio gehiago izango dira".

Goizean PSE-EEren Arabako zerrendaburu Gloria Sanchezek esan duenez, sozialistak bermea dira gobernantzan ez egoteko tokirik "erradikalismo independentistarako, ezta muturreko eskuinerako ere". Laudion egindako mitin batean, Arabako PSE-EEko idazkari nagusi Cristina Gonzalezekin batera, hautagaiak adierazi du euskal herritarrek ez dituztela behar eta ez dituztela nahi "baztertzaileak diren eta liskarrez beteta dauden" ereduak, gizarterako: "Horrek soilik Gobernu sozialista eta progresista batek berma dezake", zehaztu du.

BIDEOA | Gobernu aurrerakoiaren aldeko botoa eskatu du PSE-EEk

Gobernu aurrerakoiaren aldeko botoa eskatu du PSE-EEk
Gobernu aurrerakoiaren aldeko botoa eskatu du PSE-EEk
Gobernu aurrerakoiaren aldeko botoa eskatu du PSE-EEk

0:31

Equo Berdeakek proposatu du langileak berriro gaitzea, lanpostu berdeetara bideratzeko

Joserra Becerra Equo Berdeakeko lehendakarigaiak proposatu du "gainbeheran dauden sektoreetako langileak premiaz berriro gaitzea", eta horiek "etorkizuna duten jarduera berdeetako lanpostuetara bideratzea"; izan ere, Equo Berdeaken iritziz, ondorengo urteotan "30.000 lanpostu berri sor litezke, horrela". Mercededek Gasteizen duen fabrikaren aurrean egindako ekitaldian, Becerrak mahaigaineratu du enpresek, sindikatuek eta Administraritzek "akordio handia" hitzartu beharko luketela, besteak beste enpresa petrokimikei, aeronautikei, eta automobilgintzako enpresei euren egokitzapenean "laguntzeko": "Industria-sektore alternatiboetara egokitu beharko lirateke; adibidez, energia berriztagarrietara, ibilgailu elektrikoetara eta garraio publikora". 

Argazkia: Equo Berdeak.

Akordio horrekin, Becerraren esanetan, 30.000 lanpostu "duin eta on" sortu ahalko dira. Gainbeheran dauden sektoreetako langileak eta iraupen luzeko langabeak trebatzea da proposamena; herritar horiek nekazaritza ekologikoan eraikinetako birgaitze energetikoan, energia berriztagarrietan eta turismoa jasangarrian jasoko lukete prestakuntza.

Besteak: Euskadiren Aldeko Libreak alderdiak Gasteizen egin du ekitaldia

Euskadiren Aldeko Libreak alderdiak Gasteizen egin du ekitaldia. Euskadiren Aldeko Libreak alderdiak herritarren arazoei aurre egin nahi die, ideologiak eta politika zaharra alde batera utzita.

BIDEOA | Euskadiren Aldeko Libreak alderdiak Gasteizen egin du ekitaldia

Euskadiren Aldeko Libreak alderdiak Gasteizen egin du ekitaldia
Euskadiren Aldeko Libreak alderdiak Gasteizen egin du ekitaldia
Euskadiren Aldeko Libreak alderdiak Gasteizen egin du ekitaldia

0:27
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Araba Iñigo Urkullu Azken ordukoa Bizkaia Albisteak Gipuzkoa Araba Eusko Legebiltzarra argazkiak Euskal Autonomia Erkidegoa EAEko hauteskundeak Idoia Mendia Alderdi politikoak EH Bildu Euskal sozialistak Euskadiko PP bideoak Zenbat hautagai daude hauteskundeetan? Ciudadanos Eguneko albisteak Albisteak Podemos Ahal Dugu Euskadi EiTB Focus albisteak Maddalen Iriarte Hauteskundeak Hauteskunde inkestak Euskadiko hauteskundeak emaitzak minutuz minutu Carlos Iturgaiz Miren Gorrotxategi Euskal alderdi ekologista José Ramón Becerra albisteak