EAEko hauteskundeak 2020: EAEko hauteskundeak, uztailaren 12an | EITB Hauteskunde autonomikoak

EAE-ko Hauteskundeak 2020

23:28

EAE-ko Hauteskundeak 2020

Emaitzak

EAJk 10 eserleku lortu ditu Gipuzkoan, eta EH Bilduk 9

Agentziak | Erredakzioa

EAJk eta EH Bilduk 2016an baino eserleku bat gehiago lortu dute. PSE-EE hirugarren indarra da. Jarraian, Elkarrekin Podemos-IU eta PP+Cs daude. Voxek ez du ordezkaririk lortu.

  • Bakartxo Tejeria EAJko Gipuzkoako zerrendaburua

    Gipuzkoako emaitzak. Argazkia: eitb.eus.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

EAJk irabazi ditu hauteskunde autonomikoak Gipuzkoan, botoen % 100 zenbatuta, botoen % 36,53 eta 10 legebiltzarkide lortuta, 2016an baino bat gehiago; EH Bilduk botoen % 35,18 eta 9 eserleku lortu ditu, duela 4 urte baino bat gehiago.

PSE-EEk hirugarren postua kendu dio Elkarrekin Podemos-IUri Gipuzkoan, botoen % 12,89 eskuratuta, eta alderdi moreak bi eserleku galdu ditu, botoen % 7,13 jasota.

PP+Cs koalizioak legebiltzarkide bat lortuko luke, alderdi popularrak 2016ko hauteskundeetan bakarrik lortu zituenak baino bat gutxiago, botoen % 4,67 eskuratuta, aurreko hauteskundeetan baino lau puntu gutxiago. Voxek, botoen % 1,33rekin, ez du ordezkaritzarik lortu.

Donostian, EAJk garaipen argia lortu du (botoen % 37,19), eta EH Bildu (% 24,52), PSE-EE (% 15,83), PP+Cs koalizioa (% 8,88) eta Elkarrekin Podemos-IU (% 8,18) geratu dira ondoren.

EH Bilduk garaipen argia lortu du Ordizian, COVID-19aren fokuetako batean, Gipuzkoan aktibo jarraitzen duena: botoen % 45,30 lortu ditu (1.747 boto), 2016ko hauteskunde autonomikoetan baino 11,64 puntu gehiago (1.517 boto, % 33,66).

Abstentzioa % 45,43koa izan da lurralde honetan.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    • BILATZAILEA
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena