EAEko hauteskundeak 2020: EAEko hauteskundeak, uztailaren 12an | EITB Hauteskunde autonomikoak
EAE-ko Hauteskundeak 2020
Hauteskunde autonomikoak 2012
Erredakzioa
Euskadiko garai politikoa "ilusioarekin" bizitzea nahi du Bizkaiko EAJko presidenteak. Halaber, "Euskadiren eta Estatuaren arteko harreman atsegina" baten alde egin du.
Andoni Ortuzar Bizkaiko EAJko presidentea. Argazkia: EFE
Albisteak (4)
Informazio gehiago (1)
Andoni Ortuzar Bizkaiko EAJko presidenteak EFE albiste-agentziari azaldu dionez, "inork ez dio Euskadiko garai politiko berriari beldur izan behar". Halaber, Halaber, "Euskadiren eta Estatuaren arteko harreman atsegina" baten alde egin du.
Urrian izango diren hauteskunde autonomikoen harira, Ortuzarrek azaldu duenez, "30 bat urte eman ditugu indarkeria terroristaren amaiera desiratzen; unea heldu da, eta beldurra izan baino, ilusioarekin bizi behar dugu".
"Esparru politiko-juridikoaren harian, akordio handi batera heltzeko gai izan behar gara euskaldunok, eta EAJk eman beharreko guztia emango du Euskadiren eta Estatuaren arteko harreman atsegin bat lortzeko", azaldu du jeltzaleak.
"Adostasunetik abiatuta jorratu nahi du esparru berri hau EAJk", azpimarratu du Ortuzarrek, "PP salbu, gainontzeko alderdi politikoak gure esparru juridikoa berriro aztertzearen alde daude, badakigulako beharrezkoa da, bakoitzak bere ikuspegia defendatzen badu ere". "Komuneko oinarriak bilatu behar ditugu, aurrera egiten lagunduko baina nazionalistei % 100 beteko ez gaituen oinarriak izango dira", adierazi du.
"Hauteskundeetan mozkinak irabazteko soberanismoaren mamua berriro atera izana" leporatu dio Espainiako Gobernuari EAJko Bizkaiko presidenteak. "Euskal gizarteak ez dio beldurrik nazionalismoari eta EAJren soberanismoari", nabarmendu du Ortuzarrek.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2021 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa