EAE-ko Hauteskundeak 2024 -
Hauteskundeak 2012
Pastor: 'Gehiengo nazionalistak tirabira subiranistak ekarriko ditu'
Hauteskundeen ostean, PSE-EEk "alderdi guztiekin" hitz egingo duela ziurtatu du Jose Antonio Pastorrek.
Erredakzioa
Jose Antonio Pastor bozeramaile sozialistaren iritziz, EAEko hauteskundeetan nazionalistek gehiengoa lortzen badute, Euskadin "zalantzarik gabe" "tirabira subiranisten aroa" itzuliko da.
"Oso zaila iruditzen zait EAJk eta EH-Bilduk zatiketen eta istiluen identitate eztabaidak ekiditea", adierazi du Pastorrek Efe agentziak egindako elkarrizketa batean.
"Nahiz eta EAJk guk Bildurekin akordioak egin ditzakegula esaten duten, historiak argi utzi du hori EAJk egin izan duela", adierazi du Pastorrek. Ibarretxek ezker abertzalearen bozei esker gobernatu zuen, eta egun, Gipuzkoan eta Donostian EAJren jarrerari esker ditugu Bilduko agintariak", esan du.
Horregatik, buruzagi sozialistaren iritziz gizartea "liskarren eta banaketen arora bueltatzeko arriskua dago". "Aro beltza izan zen, eta errepikatzea ekidin beharko genuke".
Bestalde, EAJren proiektuaz hitz egin du, "2015. urterako estatus politiko berria" egitearen inguruan. Ibarretxe planaren antzekoa dela esan du, "Bilduren mundura bozak joatea ekidin nahi dute".
Hauteskundeen emaitzen inguruan galdetuta, inkestek bere alderdiari "goranzko joera" aurreikusten diotela nabarmendu du, horregatik, "EAJ, EH-Bildu eta PSE-EE elkarrengandik oso gertu egongo dira".
Sor daitezken koalizioez hitz egitea errefusatu du, baina hauteskundeen ostean, PSE-EEk "denekin hitz egingo" duela aurreratu du, "nahiz eta EH-Bildurengatik oso urrun egon". "Hortik aurrera, aukera guztiak irekita daude", gaineratu du.