EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

2012ko EAEko hauteskundeak

Oyarzabal: 'Espainiarra izateagatik zortea du Uribetxebarriak'

Euskadiko Alderdi Popularreko idazkari nagusiaren esanetan, “beste euskaldunei eta espainolei bezalaxe", gorputzak eskatzen diona, "Bolinaga bezalako hiltzaileak kartzelan jarrai dezatela" da.

Iñaki Oyarzabal Euskadiko Alderdi Popularreko idazkaria. Argazkia: EFE
Iñaki Oyarzabal Euskadiko Alderdi Popularreko idazkaria. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñaki Oyarzabal Euskadiko PPko idazkari nagusiaren ustez, “Josu Uribetxebarria presoak aitortu behar du espainiarra izateagatik eta estatuan dugun espetxe sistemagatik zorte handia duela”.

Oyarzabalek egoera politikoa aztertu du Gasteizen, eta Auzitegi Nazionalaren Fiskaltzak Uribetxebarriari baldintzapeko askatasuna ematearen kontra agertzeari buruz mintzatu da.

Euskadiko Alderdi Popularreko idazkari nagusiaren esanetan, “beste euskaldun eta espainolei bezalaxe", gorputzak eskatzen diona, "Bolinaga bezalako hiltzaileak kartzelan jarrai dezatela da”, baina Gobernu batek, bere ustez, “ezin du tripetatik aritu”, legeak aplikatu behar ditu.

Uribetxebarriaren kasuan azken hitza epaileak izango duela adierazi ostean, Oyarzabalek nabarmendu du “ espainiarra delako, presoa oso arro egon beharko lukeela”. Iñaki Oyarzabalen ustez, Uribetxebarriak “hemengo espetxe onuren babesa du” , eta baldintzak betetzen baditu, “etxera joan daiteke”.

Hala eta guztiz ere, Josu Uribetxebarriaz hitz egiten denean, “gizontxo” hori zein den ez ahazteko eskatu du Oyarzabalek, “bahitzaile eta hiltzaile bat” gaineratu du. Alderdi Popularreko idazkariaren ustez “Ortega Lararekin ez zuen bihozberatasunik izan, eta 500 egun luze eduki zuten zulo horretan hiltzen bazen ere, ez zion axola”. 71 preso gehiagok gose-greba utzi dute

Azken hiru egunotan beste 71 presok utzi dute Uribetxebarria askatzearen eta preso gaixoen aldeko gose-greba, iturri judizialen arabera. Tartean, “Txapote” eta Olarra Guridi EPPKko bozeramailea daude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea