EAE-ko Hauteskundeak 2024 -
Hauteskundeak 2012
EAJk eta PSEk bat egingo dute hauteskundeen ostean, EBren ustez
Mikel Arana Ezker Anitzako koordinatzaile nagusiak PSE-EEren eta EAJren arteko "purrustadak" kritikatu ditu, "bi alderdiek hauteskundeen ostean bat egingo" dutela argudiatuta.
Erredakzioa
Mikel Arana Ezker Anitza-IUko koordinatzaile nagusiak herritarrei iruzur ez egiteko eskatu die EAJri eta PSE-EEri, urriaren 21eko euskal hauteskundeen ostean "bi alderdiek badakitelako bat egingo dutela".
Gasteizen hitz egin du Aranak IUko Nafarroako koordinatzailearekin, Jose Miguel Nuinekin, eta bi alderdien arteko elkarlana azaldu du. Ildo honetan, EAEko hauteskundeei begira, Nafarroako IU alderdiak Ezker Anitzari erabateko babesa ematen diola berretsi du.
Aranak EAJk eta PSE-EEk batak bestearekiko dituzten "kritikak" alde batera uzteko eskatu die bi alderdiei, izan ere, "ez dute sinesgarritasunik, hauteskundeen ostean akordio batera iritsiko direlako".
EAEko eta Nafarroako sozialistak gogor kritikatu ditu Nuinek, "ezkerreko boza eskatu eta gero beti eskuinarekin gobernatzen dutelako", EAEn PPrekin eta Nafarroan UPNrekin akordioak egin ostean.