EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

Elkarrizketa

Maneiro: 'Nire helburua EH Bilduk emaitza onak ez lortzea da'

UPyDren lehendakarigaiak ez du uste PSE-EEk EH Bildurekin ituna egingo duenik, baina sozialistek "edozein gauza" egin lezaketela ohartarazi du.

Gorka Maneiro, "Faktoria" saioan. EITB
Gorka Maneiro, "Faktoria" saioan. EITB
Gorka Maneiro, "Faktoria" saioan. EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gorka Maneiro UPyDren lehendakarigaiak azaldu duenez, urriaren 21eko hauteskundeei begira "EH Bilduk emaitza onak ez lortzea" izango dute helburu nagusia. Horren esanetan, izan ere, koalizio abertzalea "legezkoa" da, baina ez  "demokrata".

Horren ildotik, Bilduk ez duela ETAren historia gaitzetsi eta ez diola baldintzarik gabe desegiteko eskatu nabarmendu du, "Faktoria" Euskadi Irratiko saioak egindako elkarrizketan.

Maneiroren aburuz, "EAJk edo EH Bilduk" irabaziko dituzte hauteskundeak, baina ondoren bi alderdion "planteamenduak" ikusi beharko dira.

Hori horrela, ez du baztertu EAJk PPrekin edo PSE-EErekin akordioa lortzea. Maneirok ez du uste PSE-EEk EH Bildurekin ituna egingo duenik, "gehiegikeria" izango bailitzateke, baina sozialistek "edozein gauza" egin lezaketela ohartarazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea