EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

Elkarrizketa

Urizar: 'EAJk, PSEk eta PPk EH Bilduri baino ez dizkiote ixten ateak'

EH Bilduko bozeramailearen esanetan, Legebiltzar berriak "erakutsi egingo du PSE-PP itunak ez zuela oinarririk".

Pello Urizar, gaur Euskadi Irratian. EITB
Pello Urizar, gaur Euskadi Irratian. EITB
Pello Urizar, gaur Euskadi Irratian. EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pello Urizar Eusko Alkartasuneko idazkari nagusi eta EH Bilduko bozeramaileak EAJ, PSE-EE eta PP kritikatu ditu. Izan ere, horren esanetan, hiru alderdi horiek "ateak irekita" dituzte euren artean itunak egiteko, eta EH Bilduri baino ez dizkiote "ixten".

Hala eta guztiz ere, hauteskundeetako "irabazlea" Laura Mintegi izango dela iritzi dio.

"Faktoria" Euskadi Irratiko saioan egindako elkarrizketan, Urizarrek baieztatu egin du bigarrena izango dela EH Bilduk Gipuzkoan aurkeztuko dituen zerrendan, gaur hainbat hedabidek aurreratu bezala.

Bozeramaile abertzalearen ustez, koalizioa "ordezkari gehien" lortuko dituen indarra izango da.

"Eusko Legebiltzar berriak erakutsi egingo du PSE-PP itunak ez zuela oinarririk; gezur handia zen, gehiengo hori ez baitzen benetakoa", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea