EAEko hauteskundeak 2020: EAEko hauteskundeak, uztailaren 12an | EITB Hauteskunde autonomikoak
EAE-ko Hauteskundeak 2020
Eztabaida politikoa
Erredakzioa
Hauteskundeetan PSE-EEko koordinatzaileak esan duenez, bi hautagaien aurrez aurreko eztabaida da herritarrei “inporta” zaiena.
Rodolfo Ares, hauteskundeen PSE-EEko koordinatzailea. EFE
Albisteak (2)
Informazio gehiago (1)
Rodolfo Ares PSE-EEko hauteskundeetako koordinatzaileak esan duenez, Iñigo Urkullu EAJko lehendakarigaiak "bere aukerengan konfiantza gutxi" du Patxi Lopez hautagai sozialistarekin aurrez aurreko eztabaida bat izateko. Halaber, eztabaida hori dela "herritarrei" inporta zaiena nabarmendu du.
"Urkulluri ez ezkutatzeko esan nahi diogu", adierazi du Aresek alderdiko kanpainaurre nondik norakoak azaldu dituen prentsaurrekoan. Bi lehendakarigaiek proiektuak alderatzea nahi du Aresek aurrez aurreko eztabaida batean, are eta gehiago "Urkulluk Eusko Jaurlaritzaren kaudimena eta lana ezbaian jarri izan ostean".
Aresek azaldu duenez, herritarrek proposamenak jaso nahi dituzte, ez "EAJ bultzatzen ari den ospe kentzeak eta liskarrak", Gobernu sozialistaren kudeaketaren harira.
Buru sozialistak esan duenez, bere alderdiak "luxurik gabeko" kanpainaurrea egingo du, sozialistek egindako kudeaketaren balantzea eginez eta PSE-EEk nahi duen herrialde eta gizarte eredua azalduz: "zerbitzu publikoen, politika sozialen eta Estatuko autogobernuaren defentsa".
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2021 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa